Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abadiñoko Udalak 5.000 eurorekin sarituko du enpresa berriak sortzeko ideia onena

Enpresa berriak Traña-Matienan, Zelaietan edo Muntsaratzen kokatu behar dira.

Abadiñoko Udalak enpresa berriak sortzeko ideia-lehiaketa antolatu du eta Traña-Matiena, Zelaieta edo Muntsaratz hiriguneetan kokatu behar den enpresa berria martxan jartzeko proiektu onenak 5.000 euro eskuratuko ditu. Lehiaketa ez dago zuzenduta Abadiñoko biztanleei bakarrik, baina sustatzailea Abadiñon erroldatuta egoteak puntu gehiago emango ditu.

Ekimen honekin “enpresa eta enplegu berriak sortzea  bultzatu nahi du Udalak, koronabirusaren krisiak eragindako kalteei aurre egiteko pizgarriak behar diren garai honetan”, Iñaki Rekalde Abadiñoko Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotziaren esanetan.

Lehiaketarekin “produktu, prozesu edo zerbitzuetan ekimen berriak ekartzeaz gain aberastasuna eta enplegua sortzeko eta Abadiñoko merkataritza suspertzen laguntzeko gauza diren enpresa-ideiak” saritu nahi dira batez ere.

Proiektuak aurkeztu aurretik, Durangoko Merindadeko Mankomunitateko Behargintza zentroan doako aholkularitza jasotzeko aukera izango dute ekintzaileek.

Proposamen irabazlea aukeratzerakoan, herrian erroldatuta egoteaz gain, originaltasuna, negozio-planaren definizio-maila, enpleguaren sorrera eta aukera-berdintasuna ere kontuan hartuko dira. Alkatea izango da Balorazio-batzordeko presidentea, eta bertan egongo dira baita ere udal-taldeetako ordezkariak eta Udaleko eta Berhagintzako teknikariak.

Proiektu irabazleak 5.000 euro jasoko ditu ideia martxan jartzeko. Diru horretatik %80a enpresa berria martxan jarritakoan emango da, eta gainerako %20a martxan jarri eta handik urtebetera. Ezarritako epean eskatzaileek beren enpresa-proiektuaren negozio-plan bat aurkeztu beharko dute, beste dokumentu batzuekin batera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados