Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

‘Zapping’film labur lehiaketa ospatuko da asteburu honetan Plateruenan

‘Zapping’film labur lehiaketa ospatuko da asteburu honetan Plateruenan

‘Zapping’ film labur lehiaketa antolatu du aurten ere Durangoko Zapaburu Gazte Konpartsak. 24 ordutan burutuko den ekimena larunbat honetan, apirilak 11, arratsaldeko 15.00etan hasiko da Plateruena Kafe Antzokian, ordu horretan emango baitira gaia eta lehiaketako baldintzak.

“Gure barruaz barre egin eta besteen filmek eragingo dizkiguten emozioekin gozatzea” helburu duen ekimenean parte hartzeko, beharrezkoa da izena aldez aurretik ematea zapaburukonpartsa@gmail.com helbidean. Apuntatzeko azken eguna osteguna, apirilaren 9a, da.

Izena emandako partaideen lehen hitzordua apirilaren 11n izango da arratsaldeko 15.00etan, ordu horretan emango baitituzte epaimahaiko kideek film laburraren grabazioan jarraitu beharreko gaia eta baldintzak. Hortik aurrera 24 ordu izango dituzte partaideek ideia asmatu, gidoia landu, pertsonaiak aukeratu, grabazioa gauzatu eta gehienez zortzi minutuko iraupena izango duen pelikula egiteko.

Lan guztiak pen drive baten entregatu behar dira, izenarekin batera, igandeko 15.00ak orduko Plateruenan. Lanen formatuak MPEG edo AVI izango dira.

Lehiaketara aurkeztutako pelikula guztiak Plateruenan arratsaldeko 18.00etan hasiko den emanaldian izango dira ikusgai eta jarraian sari banaketa hasiko da.

‘Zapping’ film labur lehiaketaren asmoa “barruko sorkuntza gogoari irteten utzi, irudimenari lekua egin eta gure gaitasunei, konfiantza guztiz, aukera bat ematea da”, Zapaburuko kideen arabera. 

Iaz ospatutako lehen edizioan 12 taldek eman zuten izena, nahiz eta azkenean izena emandako biren lanak ez ziren lehiaketara aurkeztu. Iazko irabazleak Amaia Zaitegi, Pello Baños, Jon Aramendi eta Eloi Landiak osatutako laukotea izan zen eta emandako gaia ‘Argia’ izan zen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados