Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

‘Konpota’, Zubi egitasmoaren lehenengo lana estreinatuko dute Durangon

‘Konpota’, Zubi egitasmoaren lehenengo lana estreinatuko dute Durangon

Euskal antzerki sorkuntza bultzatzeko Zubi deritzon parte-hartze proiektuak, lehenengo emaitza aurkeztuko du Durangon. ‘Konpota’ antzezlana San Agustin Kultur Gunean estreinatuko da datorren igandean, 19.00etan, Azokaren Szenatokia gunearen barruan.

Dxturi Teatroren Eneritz Artetxeren aktoresaren lan honek euskal antzerki sorkuntza sustatzeko Zubi egitasmoaren babesa jaso zuen, San Agustin proiektu horren partaide izanik. Philippe Gaulier-en ‘La compote de…’ bakarrizaketaren euskarazko bertsioa da. Antton Lukuren itzulpen honi esker, Gaulierren lanaz gozatzeko aukera izango da euskaraz lehen aldiz.

Zazpi kidek, Iparralde zein Helgoaldekoak, sortu zuten Zubi ekimena: Durangoko San Agustin, Zornotza Aretoa, Elorrioko Arriola Aretoa, Kultur Leioa, Aulestiko Artedrama Euskal Laborategia, Lapurdiko Harri Xuri-Karrikako arteen fabrika eta Baxe Nafarroako Herri Antzokia, hain zuzen ere.

Zubiren izenean Filgi Claveriek izan da gaur goizean eman duten prentsaurrekoan. Claveriek esan duenez, ‘Konpota’ egitasmo honen “lehen fruitua da eta oso freskoa gainera” eta datorren urtean deialdi berriak izango dira. “Sortu genuen tresna beharrezkoa izan da bederen”, esan du Calvieriek.


“Emakume bufoia”

Dxturi teatroko Eneritz Artetxe aktoresa eta Pablo Ibarluzea zuzendariak izan dira ere aurkezpenean. Artetxek aurreratu duenez, “babes ekonomiko ezezik, teknikoa ere eman dute. Bihotzeko babes hori eskertzekoa da”. Antzezten duen pertsonaiari buruz, Artetxek aurreratu du “erregistro ugariak lantzeko aukera izan dut, pertsonaia batean”.

“Aktore bezala, beti nahi izan dut sakondu bufoiaren eremuan. Gaulierren testua irakurri nuenean konturatu nintzen bila ari nintzena aurkitu nuela, emakume bufoi batentzat idatzia zegoelako eta ematen zidalako aukera amorruaz eta emakumearen errebeldiaz hitz egiteko”, azpimarratu du Artetxek

Pablo Ibarluzeak zuzendariak, berriz, ‘Konpotaren’ inguruan aritu da eta “pertsonaia erlijioso ia mitologiko baten inguruan berba egiten duela” aurreratu du. Testu oso “dinamikoa da”, eta “etengabe tragedia eta komedia” uztartzen ditu, esan du zuzendariak.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados