Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

47 taldek joko dute Durangoko Azokako Ahotsenea gunean

‘Hala ere’ lan berria aurkeztuko du Willis Drummond taldeak Durangoko Azokan.

Durangoko Azokaren baitako Ahotsenea guneak, 47 talde hasiberri zein ibilbide luzeko banden kontzertuak tartekatuko ditu abenduaren 7tik 11ra bitartean. Gune horrek 15. urteurrena beteko du, eta musika estiloen aniztasuna izango da edizio honetako ezaugarri nagusia.

Ahotseneako oholtzan azalduko diren taldeek euren azken lana aurkeztuko dituzte, goizeko 11:00etatik 22:00etara bitartean, etenaldirik gabe. “Azken urteetan bezalaxe, zuzenekoak Plateruenan antolatuko dira, eta kulturzaleek Euskal Herrian sortutako azken musika-nobedadeak ezagutu ahalko dituzte”, gogoratu dute Gerediaga elkarteko antolatzaileek.

Egitarauan tartekatuko diren Goxua N’Salsa, Neomak, Agur, Janus Lester, Keia, Irtera edota Mirua talde hasiberriek, eszenatokia partekatuko dute Delirium Tremens, Willis Drummond edota Kokein bezalako ibilbide luzeko bandekin.

Ohikoa  denez, rock eta pop doinuak izango dira nagusi eta horren adibide dira Maraca Diablo, Zakill, Sua, Piztiak, Hibai, Kurkuma, Saia Goait, Ezpalak, Pasadena, Assata, Asla, Kyxo, Rukula, Rodeo, Dukkha, Fufu, Mice, Txost!, Orbel, Burutik, Kristonak edota Mairu taldeak.

Pop elektronikoa

Pop elektronikoa ere presente egongo da Merina Gris eta Lumi taldeekin; Bengok eta Odeik hip-hopa gerturatuko dute; ska-reggaea doinuak lantzen dituzten Bolbora eta Sutan taldeek erritmo dantzagarriak eskainiko dituzte; Mugan taldeak folk doinuak eskainiko ditu; eta Arima Soul bandak jazz eta soul piezak joko ditu.

Ahotseneak, lekua egongon die Olaia Inziarte, Ilargi, Peru Galbete, Esti Markez eta Watson bakarlariei. Ines Osinaga musikariak ere bere proiektu berria aurkeztuko du eta Bilaka kolektiboak dantza eta musika uztartuko ditu emanaldi oso bereziarekin.

Kontzertuetako sarrera doakoa izango da aforoa bete arte, eta ez da beharrezkoa izango izena ematea aldez aurretik. Gainera, bertaratu ezin dutenek, aukera izango dute agerraldi guztiak streaming bidez jarraitzeko www.durangokoazoka.eus webgunean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados