Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

2021eko Hitzez eta Ahotsez ekimena barikuan egingo diren bi irakurraldi girotuekin amaituko da

2021ean ‘Maitasuna’ gaiaren inguruan egiten ari den VIII. Hitzez eta Ahotsez ekimena datorren barikuan amaituko da San Agustin Kultur Gunean egingo diren ‘Irakurraldi girotuarekin’. Lekua ez ezik, euskal literatura gerturatzeko helburua duen egitasmoak formatu aldaketa ere ekarriko du, pandemia egoerak hala behartuta.

Aurreko edizioetan 6-7 ordu irauten zituen ekitaldiaren ordez, “ordubeteko saio bi baino ez ditugu egingo”, Marisa Barrena talde antolatzaileko kideak adierazi duenez. Lehenengo ekitaldia 18:00etan hasi eta 19:00etan amaituko da eta bigarrena 19:30etik 20:30ak arte iraungo du.

30 irakurle saio bakoitzean

Orain arte egindako irakurraldietan 300 lagun inguru biltzen baziren, barikuan izango diren saio bakoitzeko partaidetza 60 pertsonei mugatu behar izan dute, 30 irakurle eta beste hainbeste ikus-entzule. Eta “lastima handiz, zozketa bidez aukeratu behar izango ditugu aurtengo partaideak”, adierazi du Barrenak. Ikus-entzule gisa parte hartzeko beharrezkoa izango da erreserbak egitea, Arte eta Historia Museoan edota 946030020 telefonoan.

“Mugak muga, aurreko urteetan lez, aurten ere zenbait lagunek eurek sortutako testuak irakurriko dituzte”. San Agustineko agertokian, besteak beste, Paddy Rekalde, Josu Unzueta, Jose Julian Bakedano, Leire Bilbao, Peru Madalena, Andoni Barrena, Leire Narbaiza, Ane Arbeo, Markel Sanchez, Bilguneko zenbait partaide eta Toni Atutxa izango dira. Gainerakoek,  Yolanda Arrieta, Josean Artze, Joseba Sarrionandia, Leire Bilbao, Mari Luz Esteban, Joxean Artze, Arantza Urretabizkaia, Goizalde Landabaso, Joxe Azurmendi, Eva Perez-Pons edo Lizar Bengoa idazleen testuak irakurriko dituzte.

Antzerkia, musika eta bertsoak

Euskaraz irakurtzeko zaletasunari bultzada emateko ahaleginean, bestelako arte diziplinak ere lekua izango dute agertokian. Antzerkia Karrika konpainiako kideek gertutako dute; Ander Ertzilla musikariak Elena Olaberen poema musikatuak eskainiko ditu; Gorka Valdesek trikitiari ekingo dio eta Erika Lagoma, Eneko Abasolo, Kristina Mardaras, Justo Alberdi, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek euren ekarpena egingo dute. “Urteroko bidaia izaten Luhartz taldea ere batuko da maitasun girora”, Barrenaren esanetan.

Antolatzaileentzat “parte hartze aktiboaren” garrantzia azpimarratu dute. Izan ere, “gaur egun kontsumo gizarte honek kultura arloan ere kontsumora bultzatzen gaitu. Kultura era pasiboan kontsumitzera. Guk beste bide bat jorratu nahi dugu. Aktibatzearen aldeko apustua egin nahi dugu. Mikroaren aurrean lehen aldiz jartzea gogorra da zenbaitentzat, baina ahalduntze modu bat ere bada gure ustez”.

Bestalde, testua jendaurrean irakurtzen duten askok “herritarren aurrean ‘euskalduntasun titulua’ lortzen dutela” nabarmendu dute antolatzaileek, “batez ere euskara ikasten ari direnen kasuan”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados