Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Bizkaikoloreak
AECC Bizkaia
San Agustin Kultur Gunea Durango

16 lan proposatu dituzte ‘Elorrioko aztarnak’ lehiaketara aurkeztu diren sei artisauak

 

Elorriarrek abenduaren 1a arte bozkatu dezakete gogokoen duten bidai oroigarrien alde.
Elorriarrek abenduaren 1a arte bozkatu dezakete gogokoen duten bidai oroigarrien alde.

Elorrioko Udalak herriarekin identifikagarria izan daitekeen oroigarria edo ‘souvenir’ bat aukeratzeko antolatutako ‘Elorrioko Aztarnak’ lehiaketara, sei artisauk egindako 16 lan aurkeztu dira. Udan egindako deialdian Euskal Herri osoko artisauak gonbidatuta zituzten eta parte hartzeko epea urriaren 31n amaitu zen.

Lehiaketara aurkeztutako 16 lanak Iturri Kultur Etxean daude ikusgai eta herritarrek gustukoen duten pieza bozkatu dezakete. Ondoren, aditu talde batek osatutako epaimahaiak alor zehatzago batzuk izango ditu kontuan, herritarren bozkarekin batera, lan irabazlea aukeratzeko.

Lehen eskari baten, askoz jota, pieza irabazleen 100na ale erosiko dizkie Udalak artisau irabazleei eta gehien jota 500 euro gastatuko ditu artisauko. Bidai oroigarria turismo bulegoan salduko dira, herrira datozen bisitariek Elorrioko erakusgarri bat etxera eramateko aukera izango dezaten.

“Azken urteetan jasotako eskaera izan da hau. Urtetik urtera, gora egin du gurera gerturatzen diren bisitariak, eta askok Elorriorekin zer ikusia duen bidai oroigarri bat eraman nahi dute. Modu honetan, Euskal Herriko artisauen lana balioan jarri eta Elorrioren oroigarri eder bat izateko aukera izango dugu”, azaldu du Idoia Buruaga alkate eta Turismo zinegotziak.

Artisau irabazleek 2017ko Aste Santurako prest eduki beharko dituzte Udalak eskatutako piezak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados