Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

1.700 eurotako sariak banatuko ditu Arriola Antzokiak antolatutako 24 Ordu Digitalean lehiaketak

24ordudigitaleanElorrioko Arriola Antzokiak 24 Ordu Digitalean lehiaketaren XI. edizioa antolatu du astebururako. Ekimen hau barikuan hasiko da eta zapatuan, gaueko 22.00etan, izango den laburmetraien emanaldiarekin eta sari banaketarekin amaituko da.

Film laburren lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek azaroaren 4an, arratsaldeko 17.00etan jasoko dituzte betebeharreko oinarriak. Gaiaz gain, nahi eta nahiez tartekatu behar diren esaldia eta objektua emango dira ezagutzera. Azken bi edizioetan antolatzaileek aukeratutako gaiak ‘Denboran galduta’ eta ‘Nortasuna’ izan ziren.

Partaideek 24 ordu izango dituzte pelikula bat gauzatzeko eta egindako lana azaroaren 5ean, arratsaldeko 17.00etan, entregatu behar dituzte Arriola Antzokian.

Filmak formatu digitalean aurkeztu beharko dira,.avi, konpresio gabe edo .mov,( H264 o MP4), konpresio gabe 16:9 formatuan, 4:3 formatuan aurkezten bada banda beltza gehitu beharko zaio. Emisio formatua 16:9 izango da.

Lehiaketara aurkeztutako laburmetraiak zapatuan bertan izango dira ikusgai, gaueko 22.00etan hasiko den emanaldian. Ondoren sari banaketa ekitaldia hasiko da; irabazleak 700 euroko ordainsaria jasoko du eta aukeratutako bi finalistak 500 euroko ordainsari bana jasoko dute.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko 24ordu@arriolaka.com helbidera idatzi daiteke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados