Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Tiro hotsa eta bolbora usaina barreiatuko dute domekan Elorrioko Errebonbilloek

errebonbillos-Elorrio-2017Bizkaia osoan mantentzen den armen alarde bakarra ospatuko dute domekan Errebonbilloek, Elorrioko kaleetan bolbora usaina barreiatuz. Eguneko protagonista nagusia eskopetarien konpainia izango bada ere, egitarauan kirol eta kultur jarduerak ere tartekatuko dira.

Euskal Herriko tradizio adierazgarrienetakoari eutsiko diote elorriarrek Errebonbilloen jaiarekin, goizaldean eta arratsaldean eskopetariek botatako salbak herri guztian entzungo baitira. Taldea osatzen duten kapitainak, 15 eskopetariek eta txistulariek urtero, urriko lehenengo domekan, egiten den alardea gauzatuko dute berriro ere.

Ospakizuna bi zatitan banatuko da eta lehenengoa goizeko bostetan Herriko plazan botatako salbekin hasiko da. Ondoren, Kurutzondon, garai batean San Lazaro ospitalea zegoen inguruan, Santa Ana komentuan, Kurutziagan, Txanbeliko gurutzearen parean zein herriko beste zenbait leku adierazgarrietan botako dituzte salbak. Baita alkateak agindutako tokian eta armosua hartuko duten Tanger taberna aurrean ere.

Prozesioa

Errebonbilloen bigarren ekitaldia arratsaldeko bostak aldera izango da, parrokian errezatuko den arrosarioaren ostean eta, eguraldiak laguntzen badu, elizatiarrek egingo duten Ama Birjinaren prozesioa lagunduko dute, hainbat salba botaz leku jakinetan.

Ibilbidea egin ondoren Herriko plazara itzuliko da konpainia eta, eskopetak utzi ondoren, dantza ekitaldiari ekingo diote. Agerraldia kapitainak eta atzeskuak eskainiko duten Desafioarekin hasiko da eta ondoren, Banan-banakoa dantzatuko dute errebonbillo guztiek. Aurreskuarekin eta Zortzikoarekin herritarrak gonbidatuko dituzte dantzan egitera eta ospakizunari amaiera emango dien Fandangoa eta Arin-arina dantzatzera.

Jaizaleren kontzertua

Eguneko egitaraua osotzeko helburuarekin, kirol eta kultur ekitaldiak antolatu ditu udalak. Goizeko 11:00etan, nesken gomazko paleta partiduak egongo dira eta ordu erdi geroago Basilikako Koruak mezan eskainiko duen saioa hasiko da.

13:30ean Durangaldeko Jaizale taldeko txistularien kalejira eta Herriko plazan eskainiko duten kontzertuarekin osatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados