Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Miren Amurizak kantatuko du domekan Bertsolari Txapelketaren Durangoko finalaurrekoan

 

Landako Gunean kantatuko du domekan Miren Amurizak.

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiak finalaurrekoen lehen atala burutuko du domekan Durangoko Landako Gunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Agertokian Miren Amuriza berriztarra izango da beste bost lehiakiderekin batera.

Amurizak Zallan jokatutako final laurdenetan lortu zuen finalerdietako txartela, bera izan baitzen saio horretan onena eta puntu gehien lortu zituen bertsolaria. Berriztarrarekin batera 2013an finalista izandako Aitor Mendiluze egongo da Landakoko agertokian.

Saioko beste lau partaideak Leitzako saioan puntu gehien metatu zituen Oihana Iguaran eta final laurdenetako saioetan lortutako puntuekin sailkatutako Iñaki Apalategi, Jon Maia eta Miren Artetxe izango dira.

Durangokoa jokatu ondoren, finalaurrekoen bigarren fasea hasiko da eta Amurrion, Donibane Lohizunen eta Iruñean jokatuko diren saioetan 18 lehiakide izango dira. Aurreko lau finalaurrekoetan puntu gutxien lortutako sei bertsolariek kanporatuak izango dira.

Dagoeneko hiru finalaurreko jokatu dira eta behin behineko sailkapenaren buru Maialen Lujanbio dago, hernaniarrak 750 puntu lortu baitzituen Irunen jokatutako ekitaldian. Jarraian, Sustrai Colina (705,50), Aitor Sarriegi (705,00), Igor Elortza (703,00), Beñat Gaztelumendi (694,50) eta Agin Laburu (690) agertzen dira. Elortza durangarrak bigarrena egin zuen Bastidako saioan Colinaren atzetik.

Finalaurrekoen bigarren fasean kantatuko duten 18 bertsolariek bi finalaurrekoetako puntuak batuko dituzte eta puntu gehien lortzen dituzten zazpi bertsolariek lortuko dute finalerako txartela. Abenduaren 17an BECen jokatuko den finaleko zortzikotea egungo txepelduna den Amets Arzallusekin osatuko da.

Domekan Durangon jokatuko den saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eta ohiko tokietan daude salgai 15 euroren truke. Bertsozale elkarteko kideak 12 euro ordainduko dituzte eta gazteek 8 euro.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados