Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zortzi urte beteko ditu “beti-betiko” Plateruenak

Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak zortzi urte beteko ditu aurten. Denbora honetan Durangaldeko herri bizitzan leku bat egitea lortu du kulturguneak. Urteurrena ospatzeko datorren ostiralean, hilaren 26an, elkartuko dira “plateruak” ekitaldi batean. Arratsaldeko 20.30ean hasita, musika, dantza, poesia, irudiak, janedana eta lagunartea izango dira protagonistak.

Duela zortzi urteko urriaren 28 batean zabaldu zuen lehenengoz ateak Durangoko Plateruenak. “Sorrera ezagutu genuenontzat ez dira urte asko, baina gaur hemezortzi urte dituen gaztearentzat bizitza osoa da, beti ezagutu baitu Plateruena zabalik”, gogoratu dute. Izan ere, Antzokia “beti-betikoa” den espazioa izatea lortu dute.

Datorren ostiralean izango da ekitaldia. Nahiz eta “plateruei” zuzenduta, saioa zabala izango da. Bertan, Durangaldeko hainbat sortzaileren parte-hartzea espero da.

 

‘Lokaletik at’

Zortzi urte eta gero, erronka berriei aurre egiteko prest dago kulturgunea. Badira zazpi urte, Berbarorekin batera, Olgetan proiektua martxa jarri zutela. Aurten beste pauso bat eman du eta formatua aldatu dute. Horretarako bost ikuskizun eskainiko dituzte. Estreinaldia abenduaren 2an izango da. Bestalde, ‘Aiko’ dantza ikastaroak eta  lagun artean kantuan egoteko, ‘Kantulagun’ proiektuak martxan jarraituko dute.

Durangaldeko talde hasiberrientzako eszena izango da ‘Lokaletik at’ egitasmoa. Hilean kontzertu bat egongo da hiru taldeekin, eta lanik argitarau bako taldeei begira antolatutako ekimena da. ‘Kantuaren kantoi’ berbaldi musikatuen zikloaren laugarren edizioari ekingo diote aurten. Jonan Hernandezek kazetariak gidatuko ditu berbaldiak.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados