Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zortzi ikerketa eta historia lan biltzen dira Gerediaga elkartearen Astola aldizkarian

Zortzi ikerketa eta historia lan biltzen dira Gerediaga elkartearen Astola aldizkarian

Gerediaga elkarteak urtero argitaratzen duen ikerketa eta historiari buruzko Astola aldizkariaren bederatzigarren alea argitaratu du aste honetan eta bertan zortzi ikerketa eta historia lan tartekatzen dira. Ale berriak 160 orrialde ditu eta artikuluen artean Gerediaga elkarteak bete duen mende erdiko ibilbideari buruzko erreportaje zabala tartekatzen da.

Horrez gain, Astola aldizkariaren ale berriak hainbat orrialde eskaintzen dizkie Durangaldeko historiako garai eta gertaera desberdinei. Esaterako, Durangoko Uriaren sorreraz dauden hipotesiak eskaintzen dira Belen Bengoetxeak idatzitako ‘Tabira Uriaren jatorria’ artikuluan; Jon Irazabalek ‘Elorrio, gerrako frontea’ artikulua idatzi du eta Iñaki Peredak ‘Otxandioko plaza azpian’ artikulua idatzi du bertako indusketa arkeologikoei buruz.

Iaz Durangoko Azokako argizaiola saria jaso zuen Anuntxi Arana antropologoak ‘Anbotoko Dama, Goiandere ala Deabru?’ lana argitaratu du eta Dolores del Monte eta Alberto Santanak Zaldibar leinuetxearen historia laburbiltzen dute ‘Zaldibar, gizon gaizkilearen etxea’ kontakizunean.

Jabi Berazaluzeren ‘Atxarte, borroka baten kronika’ erreportajeak orain 25 urte ‘Atxarte bizirik!’ mugimenduak harrobietan burututako ekintzen zergatia gogoratzen du;  Durangaldean automobilgintza sektorearen garrantziaz idatzi du Gaindegiako Amaia Portugalek ‘Automobilgintzaren motorra’ ikerketa lanean eta Iban Gorritik Lorentzo Records grabazio estudioaren istorioak errepasatzen ditu ‘Lorentzo Records, Rocka mimatuz’ artikuluan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados