Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Zortzi banda elkartuko dira Zornotzan zapatuan egingo den Txistu Egunaren XX. edizioan

Zornotzako Udazken Txistulari Taldeak, herrian egiten den Txistu Egunaren XX. edizioa antolatu du zapaturako, eta bertan parte hartuko duten zortzi taldeek kalejirak eta kontzertuak eskainiko dituzte.

Aurten, Iruñeko Oskia txistulari taldea, Eibarko Usartza, Legazpiko Goiz Deia, Lekeitioko Itxaropena, Bermeoko Kankinkabara, Errenteriako Gazteak, Durangaldeko Jaizale eta Amorebieta-Etanoko Udazken txistulari taldea arituko dira.

XX. edizioko egitaraua arratsaldeko 17:00etan abiatuko da txistulari talde bakoitzak herriko gune desberdinetan eskainiko duen kalejirekin. Musikariek, besteak beste, Gane, Ixer, Sabino Arana, Zubibitarte, Zubipunte, Bizkaia eta San Juan, Santa Ana eta Andrandi zeharkatuko dituzte.

Ordu bete geroago, bat egingo dute talde guztiek Zelaieta Zentroan eta handik abiatuko dira Udaletxera zein San Pedro eta San Migel kaleetara. Jarraian, herriko beste leku batzuetara gerturatu eta espazio bakoitzean kontzertua eskainiko dute: Gernika plazan; Andra Mari plazan; Ibaizabal kaletik Ogenbarrenara; Venezian; Kalbarioko plazan; Harrisonen; Luis Urrengoetxeako Tomasaren plaza eta Euskal Herria plazan.

Ogenbarrenako jaietan

Gainera, Txistu Eguneko taldeek Ogenbarrenako jaietan parte hartuko dute 19:00etatik aurrera, Udazken txistulari taldetik adierazi dutenez.

Txistu Egunaren helburua da herriko kaleetan zehar banda ezberdinak jotzen entzuteko aukera eskaintzea eta herritarrei txistulari taldeen musikaz gozatzeko aukera ematea.

Udazken Txistulari Taldeak txistua zabaltzeko lan egiten du, “gure kultura tradizionalari lotutako musika-tresna gisa, baina bizirik jarraitzeko eta egungo gizartean parte hartzeko borondatea duena bultzatuz. Taldeak instrumentu hau gure gizartean, ospakizunetan eta herriko musika eskaintzan ohikoa izatea bilatzen du”.

Eginkizun horretan, kalejira egiten du urteko domeka guztietan (abuztuan izan ezik) eta Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara joaten da. Gainera, duela 22 urtetik hona, Karmengo jaietan, txistularien kontzertua antolatzen du, beste herri batzuetako musikariekin, abesbatza batekin, metalekin eta abeslari gonbidatuekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados