Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zornotzako EH Bilduk lehenetsiko dituen zazpi proiektu estrategiko lantzeko asmoa agertu du

Zornotzako EH Bilduk zazpi proiektu estrategiko landu ditu  “Amorebieta-Etxanoko herritarren bizi-baldintzak hobetzeko asmoz”, tarteko herrian dagoen kirol azpiegitura eta zerbitzu faltari erantzungo dion Berezikoetxeko egitasmoa, Emakumeen* Etxea, edo etxebizitza politika eta zaintza eredu komunitario berriak bilatzea.  

”Herritarren bizi-baldintzak hobetzeko” helburuarekin jorratu dituzte ideia, neurri eta proiektuen artean Berezikoetxen eraikitzeko kirol gune multifuntzionala proposatzen dute, herrian dagoen “azpiegitura eta zerbitzu faltari erantzuteko asmoz”. Egitasmo hori egokitzeko “kirol taldeen, kluben eta herritarren beharrizanak eta ekarpenak” kontuan hartuko dituzte.

Horrez gain, Ixerbekoa udal kiroldegia bota beharrean, lursail hori saldu eta etxebizitzak eraiki beharrean, EAJk proposatzen duen bezala, EH Bilduk eraikina eraberritzea eta erabilera anitzeko zentro bihurtzea aldarrikatzen du.

Datorren domekako Udal Hauteskundeetara begira planteatutako beste egitasmo estrategikoak dira Emakumeen* Etxea sortzea, “Zornotzako Mugimendu Feministak, emakumeen elkarteek eta LGTB kolektiboak beraien espazio propioa izan dezaten”; pertsonetan oinarritutako zaintza eredu komunitario berria bultzatzea; edo etxebizitza politika publiko berriak egitea, “Amorebieta-Etxanon bizitzea ezinezkoa delako gazteentzat”.

Herriko ikastetxe desberdinen arteko kohesioa lortzeko helburuarekin, Udal Hezkuntza Kontseilua sortzea bultzatuko dute, eta larrialdi klimatikoari eta krisi energetikoari aurre egiteko neurrien artean Energia Komunitate Lokala sortzea proposatzen dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados