Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zornotzako bi kantari herritarren aurrean

Zornotzako bi kantari herritarren aurrean

Musika agerraldi ugari izango da aurten ere Zornotzako Karmen jaietan eta iragarritako ekitaldi guztien artean azpimarragarriak dira herriko bi abeslarik eskainiko dituzten saioak; alde batetik Mikel Urdangarin bakarlaria izango da eta bestalde ‘Angelo’ Etxebarria abeslaria duen Hora13 taldeak ere bere lekua izango du egitarauan.

Bi ekitaldiak jaietako lehen asteburuan izango dira. Mikel Urdangarin uztailaren 19an igoko da oholtzara Anne Etchegoyenekin osatuko den ekitaldian. Abeslari zornotzarra bakarkako ‘Mikel Urdangarin 2015’ bira burutzen ari da aurten eta emango duen kontzertuan 1997an ‘Haitzetan’ diskoarekin hasitako ibilbide emankorraren errepasoa egingo du. Agerraldian ez dira faltako ‘Badira hiru aste’, ‘Espilue’, ‘Bar Puerto’ edo ‘Anek idatzi dit zutaz’ diskoetan tartekatutako kantu eta doinu adierazgarria.

Karmen jaietan izango den herriko bigarren abeslaria Hora13 taldeko ‘Angelo’ Etxebarria izango da. Taldeak bere ibilbide laburreko lehen diskoa den ‘Anocheció’ aurkeztuko du uztailaren 17an, Evaristo taldeburua duen Gatillazo ezagunekin batera izango den ekitaldian.
 
‘Angelo’ Etxebarria baxu jolea eta abeslariaz gain Poluto bateria jolea eta Xabi eta Unai gitarra joleak osatzen duten laukoteak gaur egongo rocka eta muturreko rock doinuak lantzen ditu. Taldekideak Kraven, Damu dot edo Biok taldeetako partaideak izan dira eta Angelo eta Poluto Raxfer-eko kideak izan ziren.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados