Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zornotzako baselizak ezagutzeko ekimenak bigarren ibilaldia egingo du bihar

Zornotzako baselizak ezagutzeko ekimenak bigarren ibilaldia egingo du bihar

Ametx erakundeko euskara zerbitzuak Zornotzako baselizak ezagutzeko ibilaldiak antolatu ditu eta bigarren txangoari ekingo diote bihar. Kasu honetan San Bartolome eta Boroako San Pedro arteko ibilbidea egingo da.

Iragan larunbatean hasitako irteera hauek mendia eta euskara lotzeko aukera paregabea ematen dute. Ekimenaren helburua “herriko baselizak eta parajeak ezagutzea ez ezik, euskaraz egin gura duenari horretarako aukera ematea ere bada”, antolatzaileen esanetan.

Larunbat honetako ibilaldiko partaideak goizeko 8.30etan irtengo dira Gudari kaleko autobus geltokitik. Ibilbidea San Bartolomen hasiko da eta ondoren Ergoiengo San Juan, Bizkargiko Santi Kurutz, San Isidro eta Boroako San Pedro baselizak ikusteko aukera izango da.

Hirugarren eta azken irteera irailaren 26an egingo da eta ibilaldia Ofrendoko San Juan baselizan hasiko da. Ondoren Epaltzako San Antolin, Alakaoko Santa Luzia, San Martin eta Dudeako San Miguel ezagutzeko aukera egongo da.

Ibilbideetan parte hartzeko izena eman behar da Zelaieta zentroan. Txango guztiak goizeko 8.30etan irtengo dira Gudari kaleko autobus geltokitik eta amaiera puntuetatik bueltatzeko ere autobus zerbitzua egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados