
Zornotzan Kantuz ekimenak, kantu herrikoiekin kaleak betetzera animatuko ditu herritarrak, parte hartuko duten Andra Mari ikastolako gurasoen taldea, Alaiak, Korala eta Otxoteaz gain, zornotzar guztiak gonbidatuta daudelako biharko ekitaldian parte hartzera. Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin antolatutako kalejira 19:30ean hasiko da.
Partaideek egingo duten ibilbidea Abasolo Apezpikutik hasiko da eta Zezilia Gallartzagoitia, Andra Mari plaza, Gernika plaza, San Juan kalea, Gregorio Mendibil, Kalbario, Euskal Herria plaza eta Luis Urrengoetxea kaleetatik jarraituko du.
Parte hartzera animatzen diren herritarren artean, antolatzaileek abestien letrak banatuko dituzte, herritarrek abesbatzekin batera kanta dezaten.