Banner en desktop Banner en moviles
Iurretako Udala
San Agustin Kultur Gunea Durango
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ziklokrosa itzuliko da Elorriora asteburuan, tokiko lasterkarien protagonismoarekin

Argazkia: Elorrio Cycling.

Ziklokros-zaleek erreferentziazko lasterketa dute Elorriokoa, daukan historiagatik eta mundu mailako txirrindulariak jaso izan dituelako. Aurten, iaz bezala, Bizkaiko Koparako puntuagarria izango da ekitaldia, eta Euskal Herriko adin guztietako partaideak jasoko ditu.

​Probak antolatzeaz Elorrioko Txirrindularitza taldea eta Bizkaiko Txirrindularitza Federazioa arduratuko dira. Gaur egin dute prentsaurrekoa udaletxean, Julene Lazkano alkateak lagunduta. Bi elkarteetako ordezkariek Euskal Herri mailan berebiziko garrantzia duen lasterketa dela aipatu dute: “Oso garrantzitsua da maila apaleko probak egitea, harrobiari begira batez ere. Egutegian halako hitzorduak edukita, ziklokrosa maite duen gazte batek trebatzeko eta hobetzeko aukera handiagoak izango ditu; horrek bermatzen du etorkizunean uzta oparoa jasotzea”, azaldu du Zugaitz Ayusok, Elorrioko Txirrindularitza taldeko kideak.

Joseba Gorostiza klubeko presidenteak taldeak gaur egun duen dinamikaz jardun du: “Lantalde berria sortzen gabiltza, ilusio handiarekin. Gure aurretik egon direnek ahalegina egin zuten proba honek aurrera egin zezan, eta guk bide beretik jarraituko dugu, egindako lan itzel hori ahalik eta hoberen burutzen. Elorriora mundu mailako txapeldun asko etorri dira, eta orain, maila apalagoan jarraitzen dugun arren, ilusioa dugu etorkizunean nazioarteko probak ekartzeko”.

“Herri-izaera bizia”

Bizkaiko Txirrindularitza Federazioko Manu Gomez presidentea eskertuta agertu da antolatzaile eta babesle guztiek jartzen duten aleagatik, eta aipatu du oinarrizko ziklokrossa osasuntsu dagoela: “Beti hitz egiten da iraganean modalitate honek izan zuen indarrari buruz, baina onartu behar da gaur egun adin guztietako partaide asko joaten direla probetara, bereziki gaztetxoak; iaz, adibidez, kadete mailan inoiz baino lasterkari gehiago izan ziren Elorrion”.

Julene Lazkano alkateak Elorrioren “herri-izaera bizia” halako ekitaldiak posible egiten dituzten elkarteengatik dela nabarmendu du: “Beste urte batez egongo gara zuen lana txalotzen”.

Ohi bezala, zirkuitua San Joseko zelaien inguruan kokatuko da, 2.700 metroko ibilbidearekin. Beheko kartelean dago kategoria bakoitzari dagokion ordutegia.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados