Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Zeresana’ dokumentalak eskualdeko gazteek euskarekiko duten harremana erakusten du

Durangaldeko gazteek euskararekiko duten harremanaren inguruan gogoeta egiteko helburuarekin, ‘Zeresana. Durangaldeko gazteak eta euskara’ dokumentala aurkeztu dute Durangaldeko Mankomunitateak eta Berbaro elkarteak. Ikus-entzunezkoa esteka honetan dago ikusgai.

Ordu erdi irauten duen dokumentalean 16-17 urte bitarteko gazteei egindako elkarrizketetan eguneroko erabileraren, kezken eta itxaropenen inguruko beraien hausnarketa azaltzen dute.

Durangaldeko errealitate osoagoa erakusteko helburuarekin, jatorri, genero eta euskararekin harreman ezberdinak dituzten gazteak agertzen dira. Izan ere, dokumentalaren helburua “gazteen artean eztabaida sortu eta gaiaren bueltan berbetan ipintzea da”, Mankomunitatetik adierazi dutenez.

Grabaketa prozesuan Berbaroko kideak aritu dira, profesional batzuekin batera, institutu eta ikastetxeekin harremana egin ostean.

“Dokumental honek gai interesgarri bat jartzen digu pantaila aurrean, izan ere, asko hitz egiten da gazteen hizkuntza ohiturez, baina ez dugu gazteek diotena entzuten”, Idoia Otaduy Mankomunitateko presidentearen esanetan. “Askotan helduok gazteen ahotik egiten dugu berba, baina dokumental honetan gazteak jarri nahi izan ditugu berbetan. Eta gauza asko dituzte esateko”, Otaduyk azpimarratu duenez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados