Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Zelaietako berrantolaketa “trafiko norabideak zehazteko” baino ez dela deritzo EH Bilduk

AbadiñoZelaieta1Abadiñoko EH Bilduk  kritika zorrotza egin dio Gobernu Taldeari Zelaietako berrantolaketari buruz duen jarreragatik. Oposizioko taldearen ustez, beharrezkoa da auzokideen iritziak kontuan hartzea, baina ez dela bidezkoa uste dute Aste Santuko oporretan jartzea hitzordua auzotarren proposamenak jasotzeko.

EH Bilduren ustez Zelaieta auzo guztiari eragingo dion proiektua “era serio eta demokratiko baten jorratu behar da”, talde horren arabera “udaletxeak egiten duen proposamena ibilgailuen trafikoaren norabideak zehazteko” baino ez delako. Udalak garatu nahi duen proiekturako 1,2 milioi euro bideratuko dira aurten eta 2019an.

Talde abertzaleak “auzo baten berrantolaketa eta urbanizazioa horrela kudeatu daitekeen” galdetzen dio Gobernu taldeari. Inolako aurkezpenik ez egiteaz gain, “eraikin publikoetan plano bana besterik ez dute jarri, eta plano horiek auzotarrek ez dituzte ulertzen eta nahastuta daude”.

Udalak, “bere burua zuritzeko”, datorren astelehenerako dei egin die herritarrei, “Aste Santuko oporren astean” hain zuzen, eta egun hori beraz “ez da egokia”. EH Bilduk adierazi du ez duela onartuko “iradokizunak jasotzeko jarritako egun bati parte hartze prozesu dei diezaioten”.

Horregatik,  auzotarrei deia luzatu die martxoaren 26an, arratsaldeko 18:00etanetan, Txanporta kultur etxean egongo diren Udal Gobernuko ordezkariei, benetako parte-hartze bat eskatzera hurbil daitezen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados