Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
BIDEOA

Zelaietako berrantolaketa definitzeko lehen bilera deitu du biharko Abadiñoko EH Bilduk

Abadiñoko EH Bilduk herriko mugikortasuna aztertzeko bilerak hasiko ditu bihar, arratsaldeko 18:15etik aurrera Txanportan egingo dute saioarekin. ‘Abadiño mugi’ deituriko prozesuan Zelaietako arazoak aztertuko dira lehenik, eta gero, Traña-Matienako Galiza plaza eta Laubideta zein Muntsaratzen aparkatzeko alternatibak bilatuko dira.

Biharko saioan zein martxoaren 18koan egingo diren bileretan, ordu eta toki berdinean, Zelaietako biztanleak dituzten arazoak aztertuko dira. Aste honetan, oinezkoen, bizikleten, patineteen eta ibilgailuen ibilbideak zein aparkalekuak aztertuko dira. 18koan berriz, karga eta deskarga, garaje eta zonalde peatonaletako bizilagunak eta guneen ordutegiak izango dituzte hizpide.

‘Mugi’ proiektu parte-hartzailearen helburua “herritarren segurtasuna, irisgarritasuna eta auzoen bizitasuna bermatuko dituen mugikortasun plan bat” lantzea eta “sortzen diren alternatiben artean galdeketa” egitea da, talde soberanistak adierazi duenez.

Ekimen honen bidez, “herritarrekin batera lan eginez, herri ikuspegia eta auzo bakoitzeko idiosinkrasia uztartuko dituen irtenbide bat garatu eta udaletxera eramatea izango da helburua”. Lanketaren bidez gune peatonalak, ordutegiak, norantzak, aparkalekuak, sarbideak edo “udaletxean landu gabe dauden hainbat zehaztasun” definitu nahi dituzte.

Landutako proposamenak udaletxean aurkeztuko dituzte eta bulego teknikoak onespen teknikoa eman ondoren, “herritarrei iritzia emateko eskubidea bermatzea” nahi dute “galdeketa bidez”.

‘Abadiño mugi’ ekimenarekin bukaera eman nahi diote 2013an Zelaietan hasitako prozesuari. Orduan, auzoari begirako parte-hartze saio orokorrak egin zituzten, udaletxe aurreko zubia, trinketea, Nagusien egoitza aurreko bidea, Txanporta edo Iturritxo guneak aztertuz, nahiz eta “oraindik ez dago proposamen zehatzik”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados