Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zapatublai ekimena antolatu dute Zaldibarren euskararen erabilera indartzeko

Zapatublai ekimena antolatu dute Zaldibarren  euskararen erabilera indartzeko

Zaldibarko hiru eta hamaika urteko neskato-mutikoek aukera aparta izango dute zapatuetan, hamabostean behin arratsaldeko lauretatik zazpietara, Zapatublai ekimenaz gozatzeko eta ondo pasatzeko. Umeen artean euskararen erabilera indartzeaz gain, bestelako helburuak ere baditu egitasmo honek, hala nola giro jatorrean heztea, haurren parte hartzea bultzatzea, natura errespetatzen ikastea edo ingurua ezagutzea.

Zapatublaiko lantaldea koordinatzaile bat eta begiraleek osatuko dute eta umeak 10 laguneko taldeetan bilduko dira adinaren arabera. Guztira hiru talde izango dira; bata, haur hezkuntzako umeekin osatua; bigarrena, lehen hezkuntzako lehen ziklokoekin eta hirugarrena, lehen hezkuntzako bigarren ziklokoekin.

Parte hartu nahi duten umeek izena eman behar dute Udaletxean irailaren 16a orduko eta 30 euro ordaindu behar dituzte Udalak Kutxabanken duen 18-0 kontuan.

Ekimena urriaren 4an hasiko da eta ekainaren 13an amaituko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados