Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zaldibarren egingo diren bi goitibehera jaitsierekin aurkeztuko da Aldatsa talde berria

Goitibeheren jaitsierak Zaldibarren bultzatzeko asmoarekin, iaz herrian sortu zen Aldatsa taldeak bi hitzordu prestatu ditu datozen egunetarako. Lehengoa saioa, maiatzaren 21ean, erakustaldi moduan prestatu dute, eta ekainaren 11ko jaitsieran esperientzia asko duten partaideak gerturatuko dira.

Aldatsa taldekoen asmoa  “herrian goitibehera jaitsierak antolatzea” eta “herriko jendea horietan parte hartzera animatzea” dela adierazi dute. Horretarako, “bakarka, binaka edota koadrilan” parte hartzeko helburuarekin, “trastelekuan edo garajean abandonatuta dituzten bizikleta zaharrak, trizikloak eta patineteak” transformatzea eta goitibehera bat egitera gonbidatzen dituzte.

Zaletasuna bultzatzeko helburuarekin antolatu duten lehengo hitzordua maiatzaren 21erako prestatu duten ‘Goitibera Txikia’ izango da. 17:00etatik 19:00etara Hiru Gurutzeetatik behera jaitsiko dira partaideak, Goierri bidea izeneko kalean barne.

Saioa Maldan Behera elkartearekin batera antolatu dute eta talde horretako kideek ekarriko duten materiala “gerturatzen den herritar ororentzat erabilgarri” egongo da Aldatsako kideen esanetan. Goitibeheren artean, egurrezkoak  baina skateko gurpilekin egindako ‘Sputnik’ deiturikoak egongo dira, “azkarrak eta maneiatzeko errazak, baina batez ere oso dibertigarriak direnak”.

Ekainaren 11rako prestatu duten ‘Zaldibarko Goitibera Jaitsiera’, 16:00etan hasiko da.  “Aurten, ekitaldia jaietako egitarautik atera eta arratsaldera pasa dugu, oihartzun handiagoa izan dezan”, antolatzaileen esanetan.

Jaitsiera hori Euskal Inertzia Koparen barruan sartuko da eta bertan “esperientzia asko duten partaideak eta ibilgailu anitzak zein ikusgarriak erakarriko dituzte”. Hiru jaitsiera egingo dituzte, lehena entrenamendu modura eta beste biak denbora neurtuta. Aldatsako kideek baieztatu dute lehiaketan “trizikloak, patinak, pneumatikoak, klasikoak, europearrak, eta abar” egongo direla.

Aldatsa taldeak iaz eman zituen lehenengo urratsak, lauzpabost lagun bildu zirenean, euren asmoa Goierriko jaitsiera eta umeentzako ekitaldia antolatzea zen. Batak zein besteak izan zuten arrakasta ikusirik, aurten eskaintza indartzea nahi izan dute eta horretarako Zaldibarko Udalaren laguntza izan dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados