Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Zaldibarko Udalak euskararen Plan Estrategikoa landuko du udalerriko egoera aztertu ondoren

zaldibar-ayuntamiento-euskal-herriaZaldibarko Udalak herritarren partaidetzarekin aztertuko du gaur egun zein den euskararen egoera udalerrian, eta ondoren, datozen urteetako hizkuntza-politikaren ildoak ezarriko dituen Plan Estrategiko berria landuko du Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean.

Orain arte euskararen arloan egin den lana baloratu eta, gaur egun, herrian euskararen egoera zein den jakin nahi da lehenik. Azterketa hori egiteko datu soziolinguistikoak zein iritziak, espektatibak edo ideiak jaso nahi dira eta horretarako azaroaren 29ra arte Udal Liburutegian edota Udalean bertan izango diren inkestak betetzeko aukera izango da.

Nahi duen herritarrak galdetegiak on line erantzuteko aukera izango du udal webgunean dagoen estekaren bidez eta emandako “erantzunak eta ikuspuntuak oso baliagarriak izango dira ebaluazioa egiteko”, udaletxetik adierazi dutenez.

Prozesuaren inguruan zalantzarik izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan, eguen@zaldibar.eus helbide elektronikoan edo 94 682 70 16 telefono zenbakian.

Datuak aztertu ondoren Plan Estrategiko berria landuko da eta bertan “hurrengo urteetako hizkuntza-politikaren ildoak ezarriko dira hainbat arlotan: administrazioa, kulturgintza, irakaskuntza, lan mundua, teknologia berriak eta abar”. Ekimenaren azken helburua “euskararen erabilera” indartzea da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados