EH Bilduk hainbat proposamen aurkeztu dio Zaldibarko Udal Gobernuari gaur arratsaldeko osoko bilkuran eztabaidatuko den 2021eko aurrekontuaren inguruan. Koalizio abertzaleak argi du egin dituzten ekarpen guztiak atzera botako direla, eta horregatik, ezezkoa emango diote EAJk eta PSEk aurkeztutako aurrekontu proiektuari.
Egindako proposamenen artean “parkeko hotela mantentzea eskatu diegu, eraikin hori garai baten zeuden hotela eta bainuetxearen azken aztarnak direlako”, Aitor Lopez EH Bilduko kidearen esanetan
Nahiz eta etxeak balio handirik ez izan eta eraikinaren atzealdeak Euskal Herria kalera ematen duen, “eraikina egoera onean dago eta Osakidetzako osasun zentroa handitzeko, adineko pertsonendako zerbituak eskaintzeko edo gazteentzako etxebizitzak egiteko erabili daiteke”, Lopezen ustetan.
Gobernu Taldeak, berriz, “eraikina bota eta bere lekuan Kultur Etxea eraiki nahi du”, EH Bilduko zinegotzien esanetan. Jeltzaleek, gainera, hauteskundeetarako aurkeztu zuten programan “Elexpe Sanjuangoa eraikinean Kultur Etxea egitea proposatu zuten”, gogoratu du Lopezek eta ezker abertzaleko zinegotziek ere aukera horren aldeko dira.
2021eko aurrekontu proiektuarekin beste hainbat desadostasun adierazi dituzte. Eskolako patioaren eraberritzeari 1000 herritar baino gehiagok beraien sinadurekin babestu zutela gogoratzen du Eneritz Azpitarte EH Bilduko bozeramaileak. Hala ere, Jose Luis Maiztegui alkateari “bere hitza ez betetzea eta herritarren nahiei entzungor egitea” leporatu dio.
Igogailuaren proiektua
Koalizioak bestelako arrazoiak ere adieraztenditu aurrekontu egitasmoari ezezkoa emateko. 2021erako 47.763 euroko diru-atala aurreikusten da Eusko Trenbide Sareakek Aranguren auzorako pasarela egiteko eta “Juan Mari Uriarte alkate ordeari entzun diogu proiektu honek ez duela zaldibartarrentzako kosturik izango”, Azpitarten esanetan. EH Bilduren ustez, gainera, San Andres auzoa lotzeko igogailuak lehentasuna izan beharko luke.
Gaur egingo den plenoan Elizondon jarri nahi den igogailuaren proiektua ere onartuko da. Egitasmo horren kontra dauden herritarrak agerian utziko dute euren jarrera eta atzera egin daitekeela azpimarratzeaz gain “lehentasunak birplanteatu eta herritarrekin batera erabaki egokiena hartzeko” aukera dagoela adierazi du Lopez.
A mi no me gusta que tiren ese edificio. Es un vestigio de nuestra historia. Pero sí me parece más apropiado ese lugar para casa de cultura que Sanjuangoa. Mucho más práctico. Mantendría Sanjuangoa para otras cosas, pero casa de cultura en el hotel del parque restaurado. Conservemos nuestro patrimonio
Al concejal que maneja las operaciones urbanísticas se la suda todo. El no es de Zaldibar, como si hacen un pantano con nosotros. Pero ¿cómo se puede atrever a tirar ese edificio? ¿le vamos a dejar? Si así ocurre, más culpa nuestra que de ellos. No hay que olvidar que de 6 concejales que conforman el gobierno 4 no viven en el pueblo. Una aberraciôn.
Que gran periodismo gráfico se puede apreciar en este artículo
No soy simpatizante vuestra, pero comparto totalmente vuestro malestar entorno al Hotel del.Parque. Tenemos muy pocos edificios antiguos. Ese es un edificio que hsy que conservar. Espero que en el Duranguesado se muevan las personas de la cultura y entendidas en consrrvación del patrimonio en contra de este crimen. Por favor, eso es un delito.