Friso
Friso
Friso
Friso

Zaindu programak bi ikastaro antolatu ditu eskualdeko senitarteko zaintzaileentzat

 

DependenciaDurangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eta Durangoko Udalak bi ikastaro prestatu ditu senitarteko zaintzaileak lagundu, orientatu eta prestatu nahi dituen ‘Zaindu Durangaldea’ programaren baitan.

Zaindu programak eguneroko bizitzan laguntza behar duen pertsona bat zaintzea zeregin konplexua eta ikusgaitza dela hartzen du oinarri. Zaintzaileek, gainera, ardura, ahalegin, ezaguera eta antolakuntzarako gaitasun handiak behar izaten dituzte, eta horrek guztiak eragina dauka beraien bizitzan.

Egitasmo honen bidez senitartekoei zuzendutako hainbat ekintza antolatzen dira urtean zehar, laguntza psikologiarako tailerrak eta formakuntza ikastaroak tarteko. Programa honetan mendeko pertsonak zaintzeko gaitasun eta trebetasunetan hezitzeaz gain, zaintzaileak bere burua zaintzen ere ikasten dute.

Orain antolatutako ikastaro biak norbanakoaren burua aktibarazteko eta Alzheimer gaixotasunaren aurrean nola jardun behar den ikasteko aukera izango dute.

‘Bere burua aktibarazi: Eguneroko bizitzarako ideiak’ deituriko ikastaroaren lehen hitzordua astelehenean izan bazen ere Zaldibarreko Liburutegi zaharrean, beste saio bait izango da leku berean datorren astelehenean, otsailaren 27an, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era.

Ikastaro honetan “gure dependentziadun senideen eguneroko bizitza entretenitu, estimulatu eta aktibatzeko ideiak landuko ditugu”, antolatzaileen esanetan. Ekintza fisiko eta mentala murrizteak, ekintza atseginen gozamena murrizteak eta harreman sozialak gutxitzeak eragiteaz gain, jokabide zailak agertzea, pertsonak okerrera egitea eta zaintza lana zailagoa izatea eragiten du.

Alzheimerra eta beste dementzia batzuk

‘Alzheimer gaixotasuna eta beste dementzia batzuk’ da bigarren ikastaroaren izenburua eta berau Durangoko Pinondo Etxean emango da martxoaren 6an, 13an, 20an eta 27a, arratsaldeko 17:0etatik 18:30era.

Ikastaro honetan kontuan izango dute “dementzia harridura sortzen duen gaixotasuna dela” eta bertaratzen diren partaideek gaixotasunari nola aurre egin ikasiko dute sintomak, motak eta jokabidearen nahasteak ezagututa.

Mendekotasuna duten senitartekoen zaintzaileek Durangoko adinekoen udal egoitzan (P.P. Astarloa kalea 1, 2.) dagoen Zaindu Durangaldeara jo dezakete 9:00etatik 13:00etara, laguntza, prestakuntza eta orientazio bila; baita 946030046 telefonora deitu edo e-maila idatzi durangaldea@zaindu.eu helbide elektronikora.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados