Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Zabaldu da Euskararen Nazioarteko Eguneko irakurraldian parte hartzeko izen ematea

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, abenduaren 3an irakurraldi berezi bat antolatu du. Aurten, Iñaki Irasizabal idazle zornotzarraren ‘Otsoa etorriko da’ liburua irakurriko da, Zelaietako Auditoriumean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Irasizabalen ‘Otsoa etorriko da’ iaz kaleratutako nobela da, eta 28 urteko emakume gazte bat du protagonista. Eleberriak thriller kutsua du, eta idazleak hainbat nobela gehiago ere argitaratu ditu genero honetan, hala nola, Burua txoriz beterikMendaroko txokolateaIgelak benetan hiltzen dira, eta Odolaren deia.

Ekimena aurrera eramateko 85 lagunen parte-hartzea behar da, horrenbestez, irakurketan parte hartu nahi dutenek azaroaren 24a baino lehen izena eman beharko dute euskara@amorebieta.eus helbidera idatziz.

Ekimen hau euskararen aldeko konpromisoa berresteko eta euskal literatura herritarren artean sustatzeko antolatu da. Hala, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar oro gonbidatzen du irakurraldian parte hartzera eta euskararen aldeko ekimen honetaz gozatzera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados