Iurretako Udaleko Herri Bibliotekak konfinamendu egunetarako prestatutako egitarauan, Saroa Bikandik gaur arratsaldean eskainiko duen ‘Xango Mango’ deituriko ekimena tartekatzen da.
‘Xango Mango’ saioa Azalerako ipuinen bigarren ekarpena da eta proposamena haurtxoekin zein ume nagusiagoekin egin daiteke.
Haurrak altzoan jarrita burutzen den ekimenaren helburua “olerkia ikasten dugun bitartean gorputzarekin jolastea da”, Bikandiren esanetan.
Ekimena internet bidez zuzenean jarraitu ahal izango da, arratsaldeko 17:30ean hasiko da.