Abadiñoko Inauteriek adin guztietako herritarrei zuzendutako proposamenak eskainiko dituzte, ikastetxeetako guraso elkarteek eta Udaleko Aisialdi arloak bariku, zapatu eta martitzen Karnabalerako prestatutako programarekin.
Ekitaldiak barikuan hasiko dira, arratsaldeko 16:30ean, Matienako Traña plazan egingo den txokolatadarekin eta Xaiborren diskofestarekin.
Zapatuan, Asier Bilbaoren showa egongo da Errota kultur etxean, 19:00etatik aurrera, agerraldian transformismoa, kabareta eta musika tartekatuko direla. Sarrerak hiru eurotan daude salgai Errotan bertan eta Udal Mediatekan.
Martitzenean beste diskofesta bat egongo da, oraingoan Zelaietako probalekuan. 16:45etatik aurrera, Mariskal Dejai! izango da protagonista txikienei zuzendutako ekitaldian.