Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Urtean zehar hildako mendizaleak gogoratuko dituzte bihar Besaideko Oroimen Egunean

Mendizale ugari biltduko da aurten ere Besaideko Oroitzapen Egunean (Argazkia: Alpino Tabira)

Azken urtebetean mendiko istripuetan hildako euskal mendizaleak gogoratuko dituen Oroimen Eguna ospatuko da bihar, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren lekuan kokatzen den Besaide tontorrean.

1955. urtetik hutsik egin gabe iraileko hirugarren domekan ospatzen den Oroimen Egunak azken urtebetean zendutako mendizalek gogoratuko ditu aurten ere. Ohikoa denez, Besaide inguratzen duten herrietako mendizale taldeak arduratzen dira egunaren antolaketaz, eta aurten Aramaioko Orixol Mendizale Taldeari dagokio eguneko egitaraua prestatzea.

Herri desberdinetako mendizaleak Elorrio, Atxondo, Arraste zein Aramaiotik igoko dira Besaidera, non 11:00etan egingo den oroimen ekitaldi zibilarekin abiatuko den eguneko egitaraua. Ondoren Jose Ramon Alonso Euskal Mendizale Federazioaren lehendakariaren mintzaldia eta monumentua babesteko ekitaldia egongo dira.

Goizean zehar bertsolari, dantzari, txistulari, trikitilari eta txalapartarien ekitaldiak egongo dira eta antolatzaileek jatekoa eta edariak eskainiko dituzte bertan jarriko duten txosnan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados