Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Urkuzuko kultur etxea definitzeko lehenego bilerak egingo dituzte
gaur eta bihar Atxondon

AtxondoUrkuzu
Kultur etxea Urkuzu baserrian jartzeko ahaleginari berrekingo dio Atxondoko Udalak.

Urkuzu baserrian egingo den Kultur Etxea definitzen hasiko dira gaur bertan Atxondoko herritarrak, Udal arduradunek deituriko prozesu parte-hartzailearen bidez. Azaroa amaitu arte egingo diren bileretan ekimenaren diagnosia egingo da lehenik eta ondoren sorkuntza eta programazioa hizpide izango dira.

Gaur, euskeraz, eta bihar, gaztelaniaz, arratsaldeko 18:30etan Udaletxeko batzar aretoan egingo diren bileretan herriko taldeak zein norbanakoek parte hartzeko aukera izango dute. Bileretan eraikinak eskaintzen dituen aukerak eta beharrak zerrendatzeaz gain, horiei erantzuteko egokienak izan daitezkeen aukera arkitektonikoak zehaztuko dira.

Saioetan kultura eta hezkuntza arloko espazioen diseinuan aditua den teknikari talde batek parte hartuko du.

Kultur etxean landuko den sorkuntza eta programazioa aztertzeko bilerak berriz, azaroaren 28an, erderaz, eta 29an, euskeraz, egingo dira. Bilera hauek ere 18:30ean hasiko dira.

Atxondoko Udalak 2008an erosi zuen Urkuzu baserria eta eraikina eraberritzeko lanak hurrengo urtean hastekotan baziren ere Udalaren asmoak bertan behera gelditu ziren. Eraikinean egin nahi den egitasmoari bultzada berri bat eman zioten atxondarrek Kale Irekiak ekimenaren bidez, herritarrek kultur etxea gauzatzeko egitasmoa aurrera eramatea eskatu baitzuten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados