Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
Jesuitak Durango
UNI Eibar Ermua

Umeentzako tailerrak, jolasak, antzerkia eta ‘Bagara nor’ ekitaldia Berbaroren 35. urteurrenean

Durango Berbaro elkarteak maiatzaren 31n ‘Bagara nor’ goiburupean ospatuko duen 35. urteurreneko egitaraua eman du ezagutzera. Berbaro osatzen duen komunitate guztiarentzako prestatutako eskaintza osoa arratsaldean gauzatuko da Plateruena kultur aterpean, ume, gazte eta helduentzako proposamenak tartekatuta.

Prestatutako egitaraua 18:00etan irekiko den umeen txokoarekin abiatuko da. Bertan serigrafia tailerra, txapa tailerra eta bestelako jolasak izango dira. 20:00etan ‘Ni eta Nitarrak!’ antzezlana eszenaratuko du Iholdi Beristain artistak eta 20:45ean ‘Bagara nor’ ekitaldia hasiko da. Eguneko egitaraua 21:00etan Alde Zaharrean egingo den trikipoteoarekin osatuko da.

Urteurrenerako aukeratutako ‘Bagara nor’ leloarekin euskaraz bizitzeko eta euskararen alde lan egiteko harrotasun eta aldarrikapenean jarri nahi dute arreta. Izan ere, “euskaldunak bagara nor, euskaltzaleak bagara nor eta berbarotarrak bagara nor”, azpimarratu dute Berbaro elkartearen arduradunek.

“Maiatzaren 31 Durangoko euskaltzaleak batzeko eguna izatea nahi dugu, durangarrak euskararen alde biltzeko eguna. Ehundaka eta ehundaka lagun izan gara Berbaroren proiektuaren alde ekin dugunak, ekimenetan parte hartu dugunak, hezitzaile moduan ibili garenak…”, azpimarratu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados