Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Ume eta nerabe zornotzarrek lehentasuna izango dute Udalak antolatutako Udalekuetan

Amorebieta-Etxanoko Udalak ume eta nerabeei zuzendutako udalekuak prestatu ditu ekainerako eta uztailerako, eta dagoeneko izena emateko epea ireki du. 4 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzat lau txanda prestatu dira eta 11 eta 15 urte bitartekoentzat bakarra egongo da.

Gazteenei zuzendutako Udaleku Irekiak 2011 eta 2018 urte artean jaiotakoei zuzenduta daude. Lehenengo txanda ekainaren 27tik uztailaren 1era izango da; bigarrena, uztailaren 5etik 8ra; hirugarrena, uztailaren 11tik 15era; eta laugarrena, uztailaren 18tik 22ra.

Ordutegiari dagokionean ere, bi aukera izango dira: A txanda, 09:00etatik 13:00etara eta B txanda, 09:00etatik 15:00etara (jantokia barne). Behar duenak zaintza zerbitzua ere izango du aukeran goizeko 08:00etatik 09:00etara. Udalak jakinarazi du, orokorrean ordutegia hau izango bada ere, gorabeherak egon daitezkeela irteeren edo programaren barruan egingo diren ekintza ezberdinen arabera.

Udalekuak Larrea ikastetxeko egoitzan edo Udal kirol eta kultura egoitzetan garatuko dira eta programan eskainiko diren ekintzak , irteerak eta gainontzeko xehetasunak ekainean egingo den batzarrean emango dira.

Txanda bakoitzaren prezioa aukeratutako astearen eta txandaren araberakoa izango da, eta 32 eta 70 euro arteko ordaindu beharko dira. Izen emateak plaza kopurua baino gehiago izanez gero, zozketa bidez esleituko dira. 6 plaza beharrizan bereziak dituzten umeentzat gordeko dira.

Gauero Udan

Gauero Udan ekimena 2007 eta 2010 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta dago eta egingo den txanda bakarra ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitartean burutuko da, 09:00etatik 14:00etara. Ekimenaren prezioa 90 eurokoa da.

Udalekuak iraungo dituen bederatzi egunetako ekintza gehienak Zelaietan eta Udal kirol eta kultura egoitzetan garatuko dira; kanpoan egiten direnak programaren araberako lekuetan izango dira. Parte hartzeko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.

Izena emateko epea irekita dago eta maiatzaren 11n itxiko da. Inskripzioa Gazte Informazio bulegoan egin behar da astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 eta izena banaka zein hiru pertsona osatutako taldeka eman ahal izango da. Ametx txartela, Ume txartela, Gaztxoko txartela edo Gazte karneta aktibatuta izatea beharrezkoa izango da.

Plazak mugatuak direnez, onartuen zerrendan lehentasuna izango dute Amorebieta-Etxanon erroldatuek, eta eskainitako plazak baino izen-emandako gehiago badago, zozketa bidez esleituko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados