Euskal Jaiak Durango
Dendak Bai
Garaiko Udala
Bvrns Academy Durango

Herritarrek balorazio oso positiboa egin dute ‘Bertokoak Berton’ ekimenaren inguruan

Amorebieta-Etxanoko auzoak dinamizatzen dituen “Bertokoak Berton” ekimenak, jarduera kultural, kirol eta hezitzaileak herritarrengana hurbiltzen dituena, balorazio positiboa jaso du bizilagunen aldetik. Egitasmoake topaketa eta partaidetza-guneak sortzea du helburu, bizitza komunitarioa indartzeko, eta azken ikasturtean herritarren agendan finkatu da, bereziki Etxanon, non parte-hartzea handitu den.

Urria eta ekaina bitartean 49 ekitaldi antolatu dira Euba, San Miguel, Boroa eta Etxanon eta guztira 501 parte-hartzaile izan ditu. Parte-hartzea honako hau izan da: Euba (180), San Miguel (105), Boroa (104) eta Etxano (112).

Nagusitasuna emakumeena izan da (%90), eta gehienak 60 urtetik gorakoak.Jarduerak oso anitzak izan dira: txokolate, xaboia eta pomada tailerrak, decoupagea, inprobisazioa, ferementatuekin eta barazkiekin egindako pateak, bingoa, hazi-poltsa, pasta ekologikoa, mugikorrarekin argazkilaritza, gyozak, monologoak, antzerkia, kontzertuak eta burua aktibatzeko tailerrak. Denak arrakastaz burutu dira, parte-hartzaileen segurtasuna eta erosotasuna bermatuz.

Parte-hartzaileen asebetetzea neurtzeko, 359 pertsonek balorazio fitxa bete dute, bost alderdi kontuan hartuta: jardueraren iraupena, edukia, espazioa, eguna eta ordutegia, eta arduradunaren prestaketa. Irizpide guztiek 4,9ko batez besteko nota lortu dute 5eko eskalan, eta emaitzek erakusten dute proiektuak herritarren itxaropenak betetzen dituela.

Hurrengo edizioetarako, 60 urtetik gorakoen asebetetzea mantendu nahi du, eta aldi berean gazteagoak ere erakartzea du helburu, programako ekintzak parte-hartzaile guztientzat antolatuz. Gainera, ekimenak gizarte kohesioan eta komunitatearen sorkuntzan duen eragina zehaztasun handiagoz neurtzeko tresnak hobetzea planteatzen da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados