Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Ume eta gurasoei zuzendutako ‘Zabu Zibu’ programa hasi da

Ume eta gurasoei zuzendutako ‘Zabu Zibu’ programa hasi da

Durangoko Merinaldearen Euskara Zerbitzuak euskararen familia transmisioa jolasaren bidez landu nahi duen ‘Zabu Zubi’ egitasmoari ekingo dio aurten ere. 3 eta 5 urte arteko ume eta euren gurasoei zuzenduta dagoen proiektuaren helburua “jolastoki eta parkeetako jolas saioak dinamizatzea” da.

 “Iazko emaitzak ikusita”, Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak euskararen transmisioa indartu nahi du ekintza ludiko hauen bitartez, guraso zein umeei horretarako baliabideak emanez.

Zabu Zibuk helburu duen euskararen familia transmisioa gauzatzeko, Urtxintxako elkarteko dinamizatzaileen partaidetzaz gain, beharrezkoa du familiakoen edo gurasoen parte hartzea ere, eurek baitira gaztetxoen erreferentzia.

Honelako ekimenak “euskera transmisioa lantzeko oso interesgarriak dira”, Amankomunazgoko lehendakaria den Oska Zarrabeitiaren esanetan. Egitasmo honi esker, euskararen familia transmisioa jolasaren bidez landuko da, modu desberdinetan. Izan ere, hizkuntzaren transmisioa ez da soilik gurasoengandik umeengana ematen, baita umeengandik gurasoengana, umeek beste umeei edo gurasoek beste guraso batzuei.


%61,75 gaztelaniaz

Jasotako datuen arabera, Durangaldeko familien %61,75 gaztelaniaz mintzo da etxean, naiz eta azken urteetan haur eta gazteen artean euskararen ezagutza asko handitu den. Egoera horren atzealdean  arazo ugari egon daitezke. Esaterako, guraso euskaldunek, sarritan, ez dutela behar adina baliabide seme-alabekin euskaraz jolas egiteko; haur eta gazte askok ez dutela bizitasunik aurkitzen euskaraz lagunartean komunikatzeko garaian edo euskaraz aritzeko ohitura falta, besteak beste.

Egitasmoa eskualdeko zenbait herrietan burutuko da iraila, urria eta azaroan zehar eta herriak, egunak eta orduak www.durangaldeaeuskaraz.eu webgunean ikusgai daude.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados