Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ume eta familiei zuzendutako lan bat sarituko du Gerediagaren 2023ko Sormen Beka DAk

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak Sormen Beka DA egitasmoaren seigarren edizioa deitu dute, eta 2023ko edizioan “ume eta familiei zuzendutako edozein disziplinatako edo diziplinen arteko uztarketatik landutako Sorkuntza Lana sarituko da”, antolatzaileen esanetan. Proposamen irabazleak 15.000 euro eskuratuko ditu.

Ekimenaren helburua “euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da”. Izan ere, 18 urtetik gorako sortzaile berriei zuzenduta dago deialdia eta aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izan behar da.

Lana bakarka edo taldean aurkez daiteke, eta zirkuan, antzerkian, ipuin-kontalaritzan edo antzeko beste jarduera eszeniko batean oinarritu daiteke, edo mahai-jokoa, musika, bideoa eta abarreko arloak landu.

Proposamenak 2023ko irailaren 21era arte aurkeztu daitezke gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora bidalita, eta eskaera formularioaz gain, sortzailearen curriculuma eta portfolioa eta proiektuaren memoria aurkeztu behar da.

Epai mahaiak proiektuaren kalitatea, gaitasun berritzailea eta originaltasuna, proiektuaren hedatze ahalmena eta aurrez aurreko proiektuaren defentsa kontuan izango dute.

Aurkeztutako lan guztien artean, epaimahaiak lauzpabost proposamen aukeratuko ditu, eta hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute. Lan irabazlearen berri 58. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da, eta 2024an (59. Durangoko Azokan), Saguganbara guneko eskaintzetako bat  izango da.

Aurreko bost edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezko, proiektu digitalak  eta arte eszenikoko proposamenak saritu dira:

  • 2018: ATOPIArpg euskarazko rol jokoa (literatura)
  • 2019: Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musika)
  • 2020: Bañolet. Lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa)
  • 2021: Barraka. Bideojokoa. Egilea: Ibai Aizpuru.
  • 2022: Eukalyptus dantza-antzerkia, Jon Ander Urresti sortzailearen  proposamena. (58. Durangoko Azokan estreinatuko da).

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak www.duragokoazoka.eus estekan eskuragarri izango dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados