Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Udal euskaltegia, AEK eta barnetegiko eskaintza Zornotzan euskara ikasteko

euskaltegi-AmorebietaUrtero bezala, irailean, Zornotzako udal euskaltegiak, AEK-k eta barnetegiak kurtso berriari begira aurtengo eskaintza zabalaren berri eman dute. Izen – ematea zabalik dago, eta denek helburu berdina dute, gizartea euskalduntzea eta euskara komunikazio hizkuntza bihurtzea.

Zornotzako udal euskaltegiak aurreko urteetan funtzionatzen duena mantentzea erabaki du, hau da, ohiko ikastaroak, urritik ekainera astean lau egunetan ematen direnak, eta helburu zehatzetara bideratutako hainbat. Iaz funtzionatu ez zuten autoikaskuntza eta modelo mistoa baztertu egin dituzte.

Ohiko ikastaroez gain, orain dela bi urte martxan ipinitako etorkinentzako AISA ikastaroa, eta pasadan urtean nagusientzako sortutako ikastaroak mantendu egiten dira. Gainera aurten, merkatari eta tabernariei bideratutako ikastaro berri bat martxan jartzen saiatuko dira.

Udal euskaltegiak, ikasle koruari begira, %20an gora egin du azken hiru urteetan. Pasadan urtean 212 ikasle izan zituzten eta 2013 – 2014 ikasturtean 172. Aurreko urteetan bezala langabetuek udaletik diru laguntzak jasoko dituzte, matrikula eta ikasturtea 10 eurokoa izango da.

Zornotzako AEK-k ere euskaraz ikasteko ohiko ikastaroak eskaintzen ditu, eta horrez gain, beste eskakizun zehatzagoei erantzuna emateko ikastaroak dituzte, esaterako, C2 ikastaroa. Autoikaskuntza ere AEK-ren eskaintzaren barruan dago.

Mintzamena lantzeko

Garrantzi handia ematen diote mintzamenari, horregatik, mintzamena lantzeko ikastaroa eskaintzen dute. “Ikaste prozesua mintzamenean oinarritu behar da, ahotik papera pasatu behar gara”, azaldu zuen Julio Aranguenak, AEK-ko arduraduna.

Barnetegian aldiz,  “euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen dugu, hori da gure jardueraren ardatza”, azaldu zuen Marivi Zubiagak, Zornotzako Barnetegiko zuzendaria.  Autoikaskuntza ikastaroak ere badute, eta baita eskola eta enpresetan ikastaro espezifikoagoak eskaintzen dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados