Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Txalaparta izango da protagonista nagusia Etxanoko Euskal Herriko Doinuak jaialdian

txalapartaTxalaparta, irrintziak, dan­tza eta bestelako musika saioak nabarmenduko dira gaurtik domekara bitartean Etxanon egingo den Euskal Herriko Doinuak ekimenean. Etxanoko Andra Mari Elkarteak antolatutako jaialdiak, Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Ametx erakunde autonomoaren laguntza du.

Euskal Herriko Doinuak ekimenaren protagonista nagusia txalaparta izango bada ere, gaur arra­tsaldean hasiko den egitaraua hastapeneko irrin­tzi ikastaroarekin abiatuko da. Bihar, 18:00etan, Etxanoko eskolan jarri eta asteburu osoan ikusgai egongo den erakusketa zabalduko dute eta 20:00etan ‘Txalaparta hutsa’ kontzertu didaktikoa eskainiko du Hutzun taldeak.

Egun osoko egitaraua prestatu dute zapaturako eta goizeko 11:30ean ‘Tarrañuelak eta kañaberak’ ikastaroa emango du Iker Diezek. Eguerdian, txalaparta ezberdinen, adarren eta perkusio tresnen erakusketa eta salmenta eskainiko dute Jo­tzen Perkusioak eta Juan Antonio Alaña artisauak.

Bazkari herrikoiaren ostean Eneko eta Markelek eskainitako kantaldia eta Kittuk girotutako dantzaldia egongo dira. 17:00etan umeei zuzendutako ‘Txalaparta eta adarra’ ikastaroa hasiko da eta eguneko ekitaldiak borobiltzeko Hots-Larretan kontzertua eskainiko du Juan Mari Beltran musikologoak Ixiar Jauregi eta Errege Belda taldekide dituela.

Euskal Herriko Doinuk domekan amaituko da nagusientzat antolatutako ‘Txalaparta eta adarra’ tailerrarekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados