Friso
Friso
Friso
Friso

Tarajaleko sarraskia gogoratuko du Ongi Etorri Errefuxiatuak ekimenak

DurangoOEETarajalDurangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak elkarretaratzea egingo du zapatuan, eguerdiko 12:30ean Andra Marin. Kontzentrazio horretan errefuxiatuak orokorrean baina batez ere Ceutako Tarajal hondartzan hildako 15 pertsonak gogoratuko dituzte.

Tarajaleko gertakaria orain lau urte izan zen, 2014ko otsailaren 6an hain zuzen, eta Ceutako hondartza horretan, ofizialki, 15 pertsonek galdu zuten bizitza. Egun hartan 200dik gora migratzaile saiatu ziren Tarajaleko hondartzara heltzen baina “migrantzaileek uretan zeudela, Guardia Zibilak gomazko pilotak eta istiluen aurkako hainbat material jaurtitzen hasi zen”, Ongi Etorri Errefuxiatuk-en arabera.

Iturri ofizialek emandako hildako kopurua goitik behera ezeztatu dute, “iturri ez ofizialek hildakoak 80tik gora direla adierazi” dutelako. Gainera, sarraski horren arduradunak zigor gabe jarraitzen dute eta aurtengo urtarrilaren 26an “epaile batek kausa artxibatu du”.

Ongi Etorri Errefuxiatuak ekimenak gertakariak salatzeko eta sarraskiaren bertsio ofizialak banaka desmuntatzen duen ‘Tarajal, desmontando la impunidad en la frontera sur‘ dokumentala ikustera gonbidatzen du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados