Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Su Ta Gar eta Zona Especial Norteren kontzertuak egongo dira larunbatean Zelaieta parkean

Zelaieta parkean joko dute Su Ta Gar eta Zona Especial Norte 21:30etatik aurrera.

Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleak auzoko jaiak ospatuko ditu gaurtik aurrera. Lutaber tabernarien elkarteak lau egunerako ospakizunak prestatu ditu eta egitarauan adin guztientzako ekintzak tartekatu dituzte.

Ospakizunak arratsaldeko zazpietan jaurtiko den txupinazoarekin hasiko dira eta ondoren pintxo-potea egongo da.

Ostiral arratsaldean musika ekitaldiak nagusituko dira. Zazpietatik aurrera txistularien ekitaldia egongo da eta hamarretan ‘Tokan2 La Polla’ taldeak La Pollaren doinuetan oinarritutako kontzertua eskainiko du.

Zapatuan, goizetik abiatuko da egitaraua sukalki txapelketarekin. Koadrilentzat antolatutako lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa da ostiral aurretik izena ematea. Seietatik aurrera Kitto euskal txarangak erritmoa jarriko dio arratsaldeari. Gauerako, kontzertu bikoitza antolatu dute Zelaieta parkean eta agertokian Su Ta Gar eta RIP taldearen errepertorioa lantzen duen Zona Especial Norte izango dira.

Domekan izango den jaien azken egunean, umeentzat prestatutako Antxon magoaren ikuskizuna egongo da Harrison parkean eguerdiko hamabietan eta jaiak bukatzeko, 15.00etan, Lutaber errifaren zozketa egingo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados