Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Sukalki Eguna eta Esne Beltza izango dira larunbatean dastatzeko plater nagusiak

Sukalki Eguna eta Esne Beltza izango dira larunbatean dastatzeko plater nagusiak

Goizean goiz piztuko dira gaur Ferixa Nausietako suak, goizeko 8.00etan hasiko baita Aldatsekuan gisatua ardatz izango duen Sukalki Eguna. Mozorroak, arratsaldeko karrozak edo gauen Esne Beltza eta Skakeitan eskainiko duten kontzertua izango dira eguneko beste hitzordu nagusiak.

Ehun lapiko eta sukaldari inguru eta ehunka mahaikide bilduko dituen Sukalki Egunaz gain Elizalde zelaian jokatuko den umeen futbol txapelketak eta herriko gune desberdinetan kokatuko diren Haur parkeak beteko dituzte goizeko orduak.

Arratsaldean areto-futbol partiduak jokatuko dira kiroldegian eta 17.30ean karrozen jaitsiera hasiko da Durangoko Batukada Feministaren laguntzarekin.  Plazan txokolatada egongo da, Oihan Vega Dja izango da karrozen aurkezpena egiten eta Taberna Ibilatariak euskal kantak eskainiko ditu Urarka inguruan.

Gaueko ekitaldiak Arriola Antzokian eszenaratuko den ‘Lo tuyo y lo mío’ musikalarekin abiatuko dira. Probalekuan Goirigolzarri, Taberna Goieta eta Imanol Retegiren idi pareak izango dira 22.00etan hasiko den saioan eta ordu erdi geroago su artifizialak piztuko dira Galartzabarrenan.

Musikak beteko ditu eguneko azken orduak, Custom Orquesta izango baita Urarkan; Esne Beltza eta Skakeitan taldeen kontzertua txosnagunean eta gaztetxean elektronika gaua izango da Summum Art Visual Set-ekin.

Elkartasun jaia

Plazako frontoian Kainaberaren antolakuntzarekin burutuko den ‘Elorrioko kulturak dasta ditzagun’ elkartasun jaiarekin eta Elizalde zelaian jokatuko den kimuen futbol txapelketarekin abiatuko dira igandeko ekitaldiak. Eguerdian herri kirolen erakustaldia egongo da plazan, saioko partaidek Bihurri aita-semeak, Zubizarreta eta Iortiz Gisasola aizkolariak; Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza harrijasotzaileak eta Iparraldeko jokoak eskainiko dituzten Oskar Basatxu eta laura Basatxu izango direla.

Arratsaldeko seietan Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga  eta Miren Amurizak eskainiko duten bertso saioa hasiko da Casajara jauregian eta jaiei amaiera emateko Txertubi taldeak eskainiko duen dantza tradizionalen ekitaldia egongo da.

Astelehenean, Iñaki Oliden, Iñaki Lopategi, Biorenabarri eta Arzadun anaien idi pareak burutuko duten idi-proben azken saioa izango da gaueko hamarretan Elizaldeko probalekuan eta jarrian sari banaketa egingo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados