Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Jubilatuen egunak berreskuratuko du Ferixa Nausikoetako jai-giroa

Jubilatuen egunak berreskuratuko du Ferixa Nausikoetako jai-giroa

Ferixa Nausikoetako bigarren asteburuari ekingo diote bihar elorrixarrek eta eguneko protagonista nagusiak herriko adindunak izango dira. Ohikoa denez, jubilatuei eskainita egongo dira eguneko lehen orduko ekitaldiak eta orduak aurrera egin ahala umeek eta gazteek hartuko dute protagonismoa.

Eguerdian parrokian hildako jubilatuen omenez emango den mezarekin hasiko dituzte ekitaldiak herriko jubilatuak eta 13.00etan luntxa izango dute Aldatsekuan. Arratsaldeko 18.30ean berriz Ibai Berriak taldeak girotutako erromeria eta dantza lehiaketa parte hartzeko aukera izango dute.

Umeek ere beraientzako goizez eta arratsaldez herriko gune desberdinetan prestatutako Haur parkeetan gozatu ahalko dute. Txosnagunean berriz truke azoka egongo da goizean eta batukada tailerra arratsaldean.

Elorrioko Buskantza taldeko ekipoek areto-futbol partiduak jokatuko dituzte arratsaldean kiroldegian eta San Rokeko zelaian rugby norgehiagoka jokatuko du Elorrio Rugby Taldeak.

Musika eta zirko ekitaldiak ere izango dira arratsaldean zehar. Urarka ingurutik abiatuko da Egundo I taldeak kalez kale eskainiko duen kantu saioa eta Herriko plazan The Funes Troup konpainiaren zirko agerraldia egongo da.

Idi-probak

Gaueko 22.00etan idi-proben bigarren saioa hasiko da probalekuan eta bertan Txomin Renteria, Jose Ramon Salegi ‘Belarreta’ eta Gaztelu Iturgintzaren idi-pareak izango dira Elizaldeko karrajuan.

Eguna borobiltzeko suzko zezena egongo da Herriko plazan, Babel Orkestra Urarkan, Fluor Gaua txosnagunean Dj Kapelarekin eta arratsaldean Dj IVI El Destripador, Dj Lordrebel eta Dj Motherfukerrekin gaztetxean eskainiko dituzten ska, skinhead reggae eta punk oi doinuak, jarraipena izango dute gauean Shock Waves, Knockout eta Teatrs&Beers-en kontzertuekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados