Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Sorginola gaztetxean asteburuan egingo den ‘Garajetik’ jaialdirekin abiatuko da Tronpa proiektua

Entseguak egiteko lokal bat atontzea da Tronpa proiektuaren helburuetako bat.
Entseguak egiteko lokal bat atontzea da Tronpa proiektuaren helburuetako bat.

Durangoko Sorginola gaztetxeak Garajetik musika jaialdia hartuko du bihar eta etzi eta agertokian Durangaldeko eta Zornotzako sei talderen ekitaldiak izango dira. Jaialdiaren helburu nagusia Tabira kaleko gaztetxean “entseguak egiteko lokal bat atontzeko eta hornitzeko behar den dirua ateratzea da”, Tronpa proiektuko kidea den Martxel Zubiak adierazi duenez.

Bi egun iraungo dituen jaialdia bihar hasiko da, gaueko 22:00etan, Tronpa proiektuaren bideo aurkezpenarekin eta Durangoko Mocker’s, Moonshiners eta The Laionels taldeen agerraldiekin. Zapatuan, ordu berean hasita, Elorrioko bi talde, Ayatolah eta Han., Zornotzako bat, Utopia, eta Dj baten ekitaldiarekin osatuko da jaialdia.

Tronpa proiektuaren sortzaileen esanetan Durangoko musikari gazte asko “baliabiderik gabe aurkitzen dira” euren musika instrumentuak hartu eta, “taldean edo bakarka, oholtzara salto egiteko”. Ondorioz, zailtasun ugari dituzte beraien lana herrira zabaltzeko.

Ekimen honekin Durangoko Udalaren jarrera ere salatu nahi izan dute. Izan ere, “eskaintzen diren baliabideak ez dira errealak” eta gaur egungo egoera Zubiaren lagun batzuk frogatu dute: “Orain dela urte bete joan ziren udaletxera lokal eske eta ez dute inolako erantzunik jaso”.

Hori dela eta,  baliabide faltaren arazoari aurre egingo dion lokala eraikitzeaz gain, beste helburu bat lehenetsi dute Tronpa proiektuko kideek, “Durango eta Durangaldeko talde gazteei ikusgarritasuna ematea” hain zuzen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados