Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Berrizko Udala
Maristak Durango
Santos Arriandi

Sociedad Deportiva Amorebieta eta Karmelitak izango dira herriko jaietako pregoiaren protagonistak

Ohiko moduan, Karmengo jaiek hasiera berezia izango dute SDAk (Sociedad Deportiva Amorebieta) eta Karmelitak ikastetexeak partekatutako pregoiarekin. SDAk bere lehen mendeurrena ospatzen du aurten eta Karmelitak 75 urte betetzen ditu. Urteurren horiek kontuan hartuta, Jai Batzordeak udalerriari egindako ekarpena balioestea eta aitortzea erabaki du.

Hala, pregoiak hasiera ofiziala emango die uztailaren 15etik 27ra ospatuko diren jaiei, eta Amorebieta-Etxanoko kirolaren eta hezkuntzaren garapenean hainbat hamarkadatan parte hartu duten bi protagonista horien historia, konpromisoa eta dedikazioa omenduko ditu.

SDAk 100 urte bete ditu aurten eta ezinbesteko lana egin du eta egiten du, gaur egun ere, tokiko kirola sustatze. Bide horretan, kirolari belaunaldi ugari trebatu ditu eta balio desberdinak sustatzen lagundu du, hala nola, talde lana, esfortzua eta ahalegina.

Nortasunaren funtsezko parte

Bestalde, Karmelitak Amorebieta-Etxano, 75 urteko ibilbidea betetzen du aurten eta urte guzti horietan funtsezko zutabea izan da udalerriko hezkuntzan, ikasle belaunaldiak hazi eta heziz eta zornotzar gazteen garapen pertsonal eta akademikoan lagunduz.

Ainhoa Salterain alkateak azpimarratu duenez, “pregoian bi protagonista hauek izatea euren lana eta zornotzarrongan izan duten eragin positiboa balioan jarri eta aitortzeko modua da. Bien ondarea Amorebieta-Etxanoren nortasunaren funtsezko parte da”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados