Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Roberto Bermejo hizlariak erregai fosilen inguruan berba egingo du bihar

“1000 arrazoi ditugu AHT-a gelditzeko” lemapean, AHT Gelditu Elkarlanak hitzaldi-ziklo bat antolatu du Euskal Herriko hainbat herritan. Bihar, hilaren 11n, Durangoko Hizkuntza Eskolan burutuko den hitzaldian Roberto Bermejo hizlaria izango da arratsaldeko 19.00etatik aurrera eta erregai fosilen inguruan arituko da.

AHT Gelditu Elkarlanak Arrasate, Bilbon, Donostian, Iruñean antolatutako hitzaldi-zikloaren barruan kokatzen da bihar Durangon ospatuko dena. Bertan Roberto Bermejo hizlaria entzuteko aukera izango da.

Bermejo EHUko Ekonomia Aplikatuko saileko Ekonomia Iraunkorreko irakaslea da eta “Un futuro sin petróleo” liburuaren egilea ere. Erregai fosilen erabileran oinarritutako zibilizazio honen gainbehera jorratzen du lan honetan.

Gainera garraioaren inguruko azterketa ekonomikoak ere egin ditu Bermejok, eta AHTa egungo krisi energetikoaren testuinguruan kokatzeko balio dute.

“Egun denon ahotan dabilen petrolioaren eskasia datorren hamarkadan gasa eta ikatza ere urritzen hasiko omen dira. Ingurumenaren horrenbesteko ustiaketan oinarrituko ez den beste zibilizazio baterantz egin behar dugu orduan”, azaldu dute antolatzaileek.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados