Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Poliki-poliki errekuperatzen joango gara eta datorren bolada
oso polita izan daiteke”

Ihintza-Orbegozo
Ihintza Orbegozo.

Covid-19ak eragin bikoitza izango du Plateruena Kafe Antzokian, eraikin horretan kulturarekin zein ostalaritzarekin lotutako ekitaldiak eskaintzen direlako. Ihintza Orbegozo Plateruena Kafe Antzokiko kulturgintza arduraduna betiko martxari ekiteko irrikaz dago.

-Zein zen Plateruenaren egoera ekonomikoa osasun-larrialdia hasi aurretik?
-Egia da egoera onenean ez geundela osasun larrialdia hasi zenean, zeren krisialdi handi batetik gentozen. Hobetze bidean geunden baina egoera honek harrapatu eta gero batek daki zer etorriko den.

-Zuen kasuan, aretoa itxi eta iragarritako programazioa bertan behera utzi dozue. Zein ekitaldi mota geratu dira atzeratuta edo ezeztatuta?
-Egia esan denetik egon da, baina gehienak kontzertuak izan dira. Martxoan euskal taldeen hainbat kontzertu genituen: Joseba B. Lenoir eta Gaizka Insunzarena, gero ‘Eurocopa Honi Ez’ ekimeneko ekitaldiak eta gaueko kontzertuak izan behar ziren, hilabetero egiten den Noche Boluda kabareta, Aste Santuan egiten den Topaklown-eko bazkariak emateaz gain entseguak egiteko gunea izaten da, Hitzez eta Ahotsez…. Esan behar dut saiatzen ari garela ahal diren ekitaldi gehienak atzeratzen eta horretarako etengabeko harremanetan egon gara antolatzaile, musikariekin zein elkarte guztiekin. Berriro martxan jartzeko eta data berriak finkatzeko unea dela uste dut.

-Bertan behera gelditu diren ekitaldiak udazkenerako atzeratu dituzue?
-Egia da udazkeneko agenda nahiko betea dugula dagoeneko eta uste dot ekitaldi batzuk 2021erako utzi beharko ditugula. Badakigu beste batzuk ezingo direla egin, baina ahal direnak mantentzen saiatuko gara.

-Argi izan zenuten osasun-larrialdiaren hasieratik zeintzuk izango ziren ondorioak?
-Ondorio larriak espero genituen, baina ez genuen espero hainbesterako izango zenik. Guk, zorionez edo zoritxarrez, tentuz jokatu genuen eta ekitaldiak atzeratzea adostu genuen musikari, antolatzaile, sortzaile eta bestelakoekin baina data zehatzik jarri barik ez genekielako noiz amaituko zen egoera hau. Aste Santurako egoera hau gaindituta egongo zela espero nuen, baina begira oraindik non gauden…

-Suposatzen dot egoerari buruzko berriak adi-adi jarraitzen dituzula, ezta?
-Bai. Datorren egoera oso zaila ikusten dut. Ulertzen dut poliki-poliki hasi behar garela egoera bere onera ekartzen. Baina guretzat oso zaila izango da etorkizuna, jarritako neurriak oso zorrotzak direlako eta, kontuan hartzen badugu aforo kopurua bakarrik, horrek min handia egingo digu.

%30eko kopurua

-Momentuz, zuk kudeatzen duzun lokalaren irekiera osasun-larrialdiaren arabera izango da, baina hainbat ostalarik argi esan dute %30eko kopuruarekin negozioak ez direla bideragarriak. Zuen kasuan ere horrela da?
-Hasieran aforoa %30era jaistea ez da batere erosoa musikarientzat, antolatzaileentzat ezta publikoarentzat. Gainera, aforoa %30era jaisten bada eta jendeak ez badau ziurtasun distantzia errespetatzen, zerbaiterako balio du horrek? Gure ekitaldiren batera etortzeko asmoa duen bikote batek, distantzia hori errespetatu behar badu, logikoa litzateke ez etortzea. Gure aldetik badakigu ziurtasun neurriak jarri beharko ditugula kontrola areagotzeko. Ez nago horren kontra, baina badakigu guretzat kostu gehigarria izango dela eta, ondorioz, aterako dugun etekina txikiagoa izango dela.

-Eta arazo berdina izango duzue kudeatzen duzuen ostalaritza zerbitzuan.
-Horrela da. Aztertu behar dugu, hasieran, terraza zabaltzeak merezi duen edo ez; gauza bera jantokiarekin. Merezi du %30eko aforoarekin langile guztiak lanean egoteak? Plantilla ez dago eginda kopuru horretarako eta ekonomikoki, jakina, ez du konpentsatzen. Baina bueltak ematen ari gara zabaltzeari, irekiera atzeratzeari… Egia da momenturen baten martxan jarri beharko garela baina zalantza asko ditugu. Gure intentzioa ahalik eta azkarren berriro martxan jartzea da. Indarrak aterako ditugu ez dauden lekutik eta gero, jendearen erantzuna ere inportantea izango da, zeren hasieran beldur puntu bat egongo da. Baina jendea lagunekin eta ingurukoekin elkartzeko gogoz egongo da eta tabernak zein jatetxeak horretarako topaleku egokiak izaten dira.

-Uda ia galdutzat eman daiteke, baina nolakoa izan daiteke Plateruenaren udazkena eta negua?
-Jendearen erantzuna oso inportantea izango dela uste dut. Une honetan udazkenerako eta negurako agenda beteta dago; irailetik abendura astebururo dugu ekitaldiren bat. Eta esandakoa, bertan behera gelditu direnak asteko egunetan jartzen ahaleginduko gara. Gu gauzak egiteko gogoarekin gaude eta egoera hau baliagarria izan da gelditzeko eta berriro pentsatzeko zer egin nahi dugun eta ideia berriak ateratzeko. Etxetik eta telematikoki bada ere, lanean egon gara etengabe eta indarberrituta gatoz. Datorren bolada uste dut oso polita izan daitekeela eta poliki-poliki errekuperatzen joango garela. Gure aldetik, gure eskuetan egon den guztia egin dugu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados