Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Berrizko Udala
Maristak Durango
Santos Arriandi

Pisu libreko Asto Proben 17. sariaren lekuko izango da Mallabia

Asteburu honetan, pisu libreko asto proben 17. sariaren lekuko izango da Mallabia. Euskal kirolen egutegiko hitzordu nabarmenetako bat da, urtero asto eta itzain onenak elkartzen dituena, indarra eta trebetasunak neurtzen diren probetan.

Ekitaldia maiatzaren 3an eta 4an ospatuko da, 18:00etatik aurrera, Mallabian. Bi saiotan banatuko da lehiaketa. Alde batetik, larunbatean Artabilla, Irazola, Torrontegi Eraiketak eta Salvador Erleagaren parte-hartzearekin; eta igandean, berriz, Unai, Mugika eta Imanol Erleaga izango dira protagonistak.

Mallabiko Udalak antolatuta eta Txondor Herri Kirol Taldearekin lankidetzan, ekitaldia Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federazioaren araudi ofizialera egokitu da. Saio bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du, eta antolatzaileek parte-hartzaileen banaketa aldatzeko edo probaren bat bertan behera uzteko aukera izango dute, beharrezkoa izanez gero.

Sari banaketa

Proba amaitu ostean, sari banaketari emango zaio hasiera, astoen eta itzainen arteko lana, entrenamendua eta elkar ulermena aitortuz. Sari guztiek, halaber, dagokion atxikipen fiskala izango dute.

Edizio honetan ezarritako sariak hauek dira:

  • 1. saria: 500 €, manta, txapela eta garaikura
  • 2. saria:: 450 € eta garaikura
  • 3. saria: 420 € eta garaikura
  • 4. saria: 400 €
  • 5. saria: 380 €
  • 6.saria: 360 €
  • 7.saria: 320 €

Mallabiko Udalak herritar guztiak  gonbidatzen ditu ekitaldi hau bertaratzerako eta tradizioa, kirola eta kultura uztartzen dituen esperientzia paregabeaz gozatzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados