
Irakurzaletasuna herriko familien artean indartzeko helburua duen ‘Kontuleku’ ekimena antolatu du aurten ere Berrizko Udalak. Gurasoei eta 4tik 6 urtera bitarteko umeei zuzenduta dagoen egitasmoa zortzi zapatutan, 12.15etik 13:15era, burutuko diren saioekin osatuko da.
Ekimenaren arduradunek “4, 5 eta 6 urte bitarteko haurrengan literaturarekiko zaletasuna pizten eta sustatzen” saiatuko dira. Partaideek indartuko duten irakurtzeko ohitura, astero euren etxeetara eramango dute “altxor bat bezala, otzara batean sartuta”, sustatzaileen esanetan.
Euskaraz gozatzeko esparrua
Ekimena guraso euskaldun zein ez euskaldunei zuzenduta dago, “batzuek zein besteek liburuen bidez umeekin euskaraz gozatzeko esparrua izango dute”.
Guraso euskaldunen kasuan saio osoa euskaraz egingo da. Euskaldunak ez direnen kasuan, berriz, arduradunek umeekin dauden tartean euskaraz egingo dute eta gurasoekin solas egiteko darabiltzaten tartean gaztelaniaz arituko dira. “Horrela, haurrek ikusiko dute gurasoek euskararik jakin ez arren, euskarazko jarduera horretan biak batera gustura ari direla”.
2017ko Kontaleku ekimena otsailaren 4an, 11n eta 18an, martxoaren 4an, 11n eta 25ean eta apirilaren 1ean eta 8an burutuko da.
Parte hartzeko familiako 10 euroko matrikula egin behar da. Izen-ematea Berriko Udalean egin behar, euskara saileko 946 824 036 telefonora deituta edo euskara@berriz.eus helbide elektronikora idatziz.