Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Zumegintzaren magia

Zumegintzaren magia

Krisia gogor baino gogorrago ari da bazterrak astintzen. Urrunago joan barik, Durangaldean orain dela 5 urte baino 4.200 langabetu gehiago dago, baina ez da nahikoa krisia gora eta behera aritzea, soka edo euskarria aurkitu behar dugu zulo sakon honetatik irteteko.

Adituen ustez krisi garaian sormena bizkortu egiten da, beharrizana bezalakorik ez ei dago asmamena suspertzeko. Edozelan be gurean badira imajinaziodun ekintzaileak. Lan aukera berriak eskaintzen dituzten lanbide zaharretan jardutea izan daitekeela krisitik irteteko zirrikituetariko bat diote ekintzaileok, eskulangintzan aritzea.

Jakin badakigu eskulangintzatik bizitzea zaila dela, halan da be, eskulangintzatik bizi direnen bizi kalitateari erreparatzea ondo legoke eta, beste zenbait lanbidek sortzen duten estresarekin konparatzea.

Gaur egun, oraindik hainbat lanbide zaharrek dirau bizirik, badaude desagertzeko zorian daudenak ere. Oraintsu zumegintzaren magia ezagutzeko parada izan dut lanbide horretan aritzen diren artisau jaioei esker eta, haiengandik jasotakoa interesgarri irudituta zuekin partekatu nahi nuke.

Zumearekin hainbat gauza egin daitezke. Sektorekoen iritziz lan aukera berriak ditu zumagintzak, hala nola;

  • Otzaragintza.
  • Arkitektura berdea.
  • Barne espazioen diseinua.
  • Kanpo espazioen diseinua: jolaslekuak, lorategiak, parkeak, erakustazokak, hesiak???
  • Eskulturgintza

Argi dagoenez, lehenengo eta behin lanbidea ikasi egin behar baina, horretarako badago doako ikastaro bat Ozaetan (Araban), Garaion elkarteak antolatuta. Ekainaren 6an hasiko da ikastaroa. Interesatuta egonez gero 945063245 telefonora deitu.

Sarean ere zumegintzari buruzko informazio zabala dago, hementxe adibide batzuk:

http://www.pontdequeros.com/cas/

http://canyaviva.com/

http://www.timjohnsonartist.com/

http://www.scottishbasketmakerscircle.org/

http://www.wildworks.org.uk

http://www.jonwarnes.co.uk/

http://www.bechbaskets.net/

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 169
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados