Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Tortura egunak

“Espainiar poliziek Euskal Herrian

behelaino zatiak ere preso hartzen dituzte

infernuaren hamaikagarren zirkuluan gatibatzeko.

Edozer gauzarekin harrapatu duten mutilak

lagun torturaturen baten azalpena oroitzen du,

beste batek ez daki zergatik detenitu duten ere,

eta inork ez du ateetan barrura daramatelarik

heldu den sofrimenduaz kalkulo egokirik egiten”

(Sarri. Tortura egunak. Gartzelako poemak)

Harrapatu edo detenitu duten mutilak, edo neskak, nekez egingo du etor dakiokeen sufrimenduaren kalkulu egokirik, nahiz eta lagun torturaturen baten azalpena oroitu. Izan ere, tortura ezin da hitzez azaldu. Ez dago berbarik tortura bere osotasunean azaltzeko. Tortura jasan ez duenak ezin du imajinatu zenbaterainokoa den torturatzaileen sadismoa jasotzea; samina, beldurra, estuasuna, indefentsioa…

Gure inguruan baina, zenbat torturatzaile? Manzanas, Hidalgo… Zenbat tortura mota? eta zenbat torturatu? Egunkariak dakar gutxienez 4.009 tortura kasu identifikatu dituztela ‘Tortura 1960-2013’ txostenean.

Aipatutako txostena, Eusko Jaurlaritzak eskatuta Paco Etxeberria auzi medikuak zuzendutako torturari buruzko ikerketaren emaitza da. Donostian, EHUren udako ikastaroen barruan antolatutako kongresuan aurkeztu dute egunokaz. Abenduan osatuko dute erabat txostena, kongresuan esaten dituztenak jasota.

Zalantza barik identifikatutako kopurua handia da, baina oraindik salaketa egin ez duten kasu asko daude. Zoritxarrez, batzuek ez zuten salatzeko aukerarik izan, torturatzaileek hil baitzituzten. Gogoratu, Arregi zein Zabaltza. Beste asko ere salaketa egin barik joan ziren gure artetik.

Azkenean, hainbat urteren buruan, Eusko Jaurlaritzak aitortza aipatu du. Torturatuak nekez ahaztuko ditu tortura egunak. Nekez ezabatuko ditu bere gorputz eta burmuinetik torturaren aztarnak, halere, Eusko Jaurlaritzak aipatzen duen aitortza izatea bederen, urrats bat denik ezin ukatu.

EHUko Kongresuan aipatu den moduan “Ezin dugu onartu iraganaren parte bat ezkutuan geratzea” . Etorkizunerako nire guraria berriz, inork ez dezala tortura egunik jasan, inoiz, inon.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 166
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados