Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Sufrimendua

Gaur egungo gertaera desberdinak entzun eta ikusi ondoren bizitza latz honetan sufrimenduaren balioaz gogoeta egitea gustatuko litzaidake.’Alakrana’ itsasontzia bahitu dutenean marinelen sufrimenduari buruz hitz egiten dugu. Horrela, Espainiako gobernua bere geldotasunetik mugitu egin da. Haidarrren gose greba dela eta, beraren eta bere herriaren sufrimendua esparru guztietan agertzen da, Marokoko gobernuaren aldetik aurrerapausoren bat lortu nahian.

Badirudi, gizakiaren edo gizartearen aldarrikapenak sufrimenduren ikuspuntutik lortu behar direla edo beste modura esanda, justizia sufrimenduaren eskutik datorrela. Beraz, esaten denean, gaur egungo gizartearen gaixotasunik handiena sufrimenduari uko egitea dela ez da txantxetakoa.

Hala ere, badago beste motako sufrimendua, gaixotasunari dagokiona, pertsonala eta bakoitzaren ibilbidea zuzentzen duena. Osasuna galtzeak, neurri handi batean, bizitza galtzea esan nahi du, bizitzatik aparkatua izatea. Gaixo daudenen mundua beste mundu bat da, eta beraien erreferentzia eta eduki-baloreak bestelakoak dira.

Baina, hor ere bere alde positiboa agertzen zaigu. Aspaldian irakurritako testu batean islatzen zaigu jarrera hau. Xabier Leterenak dira eta bera eta bere emaztea, Lourdes Iriondo,  batera gaixotu zirenekoak dira: ???Bizitzaren une batean konturatu nintzen (konturatu ginen) plazerrak eta gozamenak baino gehiago lotzen dituela bi pertsona gaixotasunak, sufrimenduak eta porrotak. Nik hori nire esperientziaren ondorio bezala esaten dut. Hala ere, ikuspuntu hori batzuei ez zaie gustatzen. Irainduak sentitzen dira bizitzaren alderdi ilunetaz mintzatzen bazara???.

Bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.

Artículos: 2
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados